Bigarren urtez jarraian, SEW-EURODRIVE enpresak materiala eman dio CIFP Nicolás Larburu LHII zentroko Instalazio eta Mantentze sailari.
Dohaintza hainbat engranaje-motor, serbomotore eta aldagailu izan dira, gure ikasleei aipatutako materialen manipulazioan eta funtzionamenduan modu praktikoagoan sakontzeko eta lan munduan topatuko dituzten errealitatera hurbiltzeko baliagarriak izango direnak.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu enpresari, hezkuntza publikoarekin hartutako konpromisoagatik, eta emandako erreztasun guztiengaitik, gastu guztiak haien esku hartu bait dituzte, aipatutako materiala gure zentroraino ekarriz.