Nicolás Larburu LHII izan da lehenengoa SMART CABINET ezagutzen. Hauek dira SACEN enpresako telekomunikazio egitura berriak. Telefonia mugikorrerako estruktura hauek ikus-inpaktua txikiagotzen dute eta muntai eta mantenuko lanen arriskuek minimizatzen dituzte.
Goi Mailako Informatika eta Telekomunikazio Sistemaketako lehenengo kurtsoko ikasleak etorkizuneko, eta seguruenez lan merkatura sartzen direnean topatuko dituzten, instalazioak ezagutu dituzte.
Horretaz gain, ekintzailetzari buruzko foro baten parte hartu dute. Hor bertan egondako adituak, euren ideiatan sinestera animatzen aritu dira, eta garatzeko prozesuan orientazio instituzionala eskeini zaie.