STEAM LH proiektua Ikaslan Bizkaiak (Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin) STEAM bokazioak gazteen artean, eta, bereziki, nesken artean sustatzeko egin duen apustua da; izan ere, oso presentzia txikia dute oraindik zientzia eta teknologiaren esparruan, hala goi-mailako prestakuntzan, nola lan-munduan.
Gainera, oso berritzailea izan da proiektu honen barruan mutilak alderdi sozialera gerturatu izana, genero-rolak hautsi eta zaintzek gizartean duten garrantziaren inguruan gogoeta egiteko. Izan ere, uste dugu etorkizuneko berdintasun errealerako bidea orain ematen dugun heziketaren araberakoa izango dela.
STEAM LH proiektuari amaiera emateko, STEAM lanbideak bertatik bertara ezagutzeko aukera emango dieten enpresa eta heziketa-ikastetxeetara joango dira ikasleak.
Nicolás Larburuk rol garrantzitsua izan du STEAM LH proiektuko esparru sozialaren arduradun gisa: hain zuzen,Uribe Kosta BHI eta Mungia BHI ikastetxeetako mutilei zaintzen eta zerbitzuen arloan murgiltzeko eman zaizkien saioak dinamizatu ditu. Zaintzak alde batera utzita, osasungintzari, etorkizunari eta pertsonen kudeaketari buruz ere hitz egin dute. Saio horiek, besteak beste, Nicolás Larburu LHIIko bi irakaslek eman dituzte: Rosana Urrutikoetxeak eta Leire Serranok. Esku-hartze horien bidez, erreakzio bat bilatu da, nerabeek beren genero-ikuspegia alda dezaten.
Gure ikastetxeko irakasleek egindako lanari esker, genero-rolak hausten saiatu gara, benetako berdintasun erreal eta eraginkorra eraikitzen saiatu eta bokazioek generorik ez dutela demostratzeko.
STEAM LH proiektuarekin Orientazio Aktiboko Proiektuetarako 2021eko deialdian parte hartu eta Dualiza Bankiaren laguntza jaso dugu. Laguntza ekonomiko horrek babestu egiten ditu ekimena bera eta Nicolás Larburuk mota honetako proiektuekiko duen konpromisoa, eta aurrera egiten laguntzen digu.