Telekomunikazio eta Informatika Sistemen goi-mailako lehen mailaren ikasleak, Itelazpik Oiz mendian dauzkan instalaziotera joan dira.
Itelazpi, EAEn EitB-eko irrati eta telebista saioen emanaldiez arduratzen den enpresa publikoa da; horrez gain ertzaintza, suhiltzaile eta Metro eta tren-langileen TETRA sareen kudeaketa egiten du.
Bisitan zehar ikasleek emanaldien funtzionamendurako beharrezko diren instalazioak eta ekipamenduak ezagutu dituzte; anplifikatzaileak, multiplexoreak, sistema irradiatzeaileak ,….eta sistemen elikadura elektrikoa batez ere.
Oso irteera interesgarri eta didaktikoa izan da!