Patroigintza eta Moda goi mailako ikasleek Castro Urdialeseko Andaluzia Etxearekin elkarlanean aritu ziren proiektu oso berezi batean. Hau eskualdeko jantziak sortzean zetzan, Andaluziako kultura ikasteko eta sendotzeko. Gure ustez, honelako proiektuak oso garrantzitsuak dira, ohitura oso politak babesten dituztelako.
Gainera, gure bisita modu onenean amaitu zen: Andaluziako Etxeak lunch gozo-gozo bat prestatu zuen sari modura ikasleek egindako ahaleginagatik eta lan onagatik.
Eskerrik asko Andaluziako Etxeari aukera hau emateagatik eta keinu hain atsegina izateagatik!