Iruntze Antuñano Patroigintza eta Modako ikaslea ezkerraldeko udalerrietako baten ordezkari izateko hautatu dute Gazte Arte Ezkerraldea programaren barruan.
Gazte Artea Ezkerraldean programak, Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko artista gazteen kolektiboa ikusaraztea eta sustatzea du helburu. Programa honen bidez, urtero erakusketa kolektibo bat egiten da lau udalerrietako gazte eta kultur ekipamenduetan. Horrela, gazte artea eta bere sortzaileak herritar guztiengana hurbiltzen dira.
Erakusketa ondorengo tokietan egongo da ikusgai:
- Barakaldon, irailaren 13tik urriaren 17ra.
- Sestaoko Udal Musika Eskolan, urriaren 21etik azaroaren 15era.
- Santurtziko Mamariga Kultur Gunean, azaroaren 19tik abenduaren 10era.
- Portugaleteko Gazte Gelan, 2025eko abenduaren 13tik urtarrilaren 4ra.