Automatización y Robótica Industrial FP Barakaldo LH-0

Ekoizpena errazten duten elkarlaneko robotak diseina eta abian jar itzazu

Ekoizpen-sektore ia guztiek beren produkzio-prozesuetan elkarlaneko robotika erabiltzea eskatzen duen bilakaera teknologikoa bizi dute, haien eraginkortasuna hobetzeko, teknologia horien diseinua etorkizuneko lanbide bihurtuz.

Robot kolaboratiboek inbertsio txikiagoa eta moldakortasun handiagoa dakarte robot tradizionalek baino; izan ere, langileen eta roboten arteko lankidetza sortzen dute, eta roboten programazioa operadoreen esku uzten dute, eta operadoreek beren lanaren segurtasuna eta automatizazioa hobetuko dituzte.

  • Familia: Elektrizitatea eta Elektronika

  • Espezializazio Ikastaroa – GM

  • 1 urte (400 o.)

  • Goizez: D eredua

  • Etorkizuneko lanbidea

  • inLan lan-poltsa

  • Erasmus

  • Ikas-ekinezko modalitate duala

Elkarlaneko robotika xehetasunez

Zer ikasiko duzu?

Robotika kolaboratiboko espezializazio-ikastaroan, zure ezagutza elektronikoak eta lankidetza-roboten esparruko roboten eta sistema automatikoen diseinuan dituzun trebetasunak zabalduko dituzu. Era horretako robot industrialak diseinatzen, muntatzen eta abian jartzen ikasiko duzu, ekoizpenaren beharrak kontuan hartuta eta haien irisgarritasuna eta erabilgarritasuna errespetatuta. Gainera, funtzionamendu ona eta segurtasuna bermatzeko beharrezko mantentze-lanak egiten ere ikasiko duzu.

Irteera profesionalak

Industria-eremuetan eta, oro har, ekoizpenean aritzen den edozein sektoretan lan egin ahal izango duzu, elkarlaneko robotak diseinatzeko, garatzeko eta programatzeko lanak eginez, eta robotak muntatzeko eta mantentzeko lanak gainbegiratuz. Era berean, aholkularitza-zerbitzuak eskaini ahal izango dituzu teknologia mota horrekin lotutako edozein jardueratan.

Prestakuntza-moduluak

MódulosDuración
Robótica colaborativa40 h
Configuración y programación90 h
Robots móviles autónomos40 h
Seguridad y mantenimiento30 h
Formación en Centros de Trabajo200 h

Sarbidea

Espezializazio-ikastaro honetarako sarbidea ematen duten LHko zikloak:

  • Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak GMHZ
  • Telekomunikazio- eta informatika-sistemak GMHZ
  • Automatizazioa eta Robotika Industriala GMHZ
  • Mekatronika industrialeko GMHZ
  • Mantentze-lan elektronikoa GMHZ
  • Elektromedikuntza Klinikoko GMHZ

Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza

Barakaldoko LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez. Gure robotika-ikasgeletan eta elektronika-tailerretan, ikasleek sistema automatizatuak programatzen eta kontrolatzen ikasiko dute, hala nola elkarlaneko robotak, enpresa baten benetako jardunetik hurbil dagoen ingurune batean. Horrela, ikasgelan ikasitako gaitasunak irakasleek proposatutako benetako erronkei aurre egiteko erabiltzen dituzten lan praktikoen bidez ikasten da.

Gaitasun teknikoak lantzeaz gain, metodologia horren bidez, ikasleek zeharkako konpetentziak garatzen dituzte, hala nola talde-lana eta komunikazioa, eta sektoreko enpresa baten benetako jardunetik hurbil dagoen testuinguru batean.

Egiteko moduak

Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko Erregimeneko Duala modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.

Ikasten jarrai dezakezu

Espezializazio-ikastaro hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko LHko beste ikasketa batzuekin, edo zure ezagutzak zabalduko dituzten beste espezializazio-ikastaro batzuk ikasi. Unibertsitatera sartzeko aukera ere lortzen duzu.

Departamento Electricidad y Electrónicia - FP Barakaldo LH

Instalazio elektrikoak eta automatikoak (EM)
Elektrizitatea eta Elektronika

Departamento Electricidad y Electrónicia - FP Barakaldo LH

Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak (GM)
Elektrizitatea eta Elektronika

Departamento Instalaciones y Mantenimiento - FP Barakaldo LH

Mekatronika industriala (GM)
Instalazioa eta mantentze lanak

Departamento Electricidad y Electrónicia - FP Barakaldo LH

Automatizazioa eta robotika industriala (GM)
Elektrizitatea eta Elektronika

Departamento Electricidad y Electrónicia - FP Barakaldo LH

Telekomunikazio eta informatika sistemak (GM)
Elektrizitatea eta Elektronika


Unibertsitatea


Espezializazio-
ikastaroa

Lan egin dezakezu

Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.

Gure lan-poltsak gure inguruko enpresetara hurbildu nahi ditu gure ikasleak eta ikasle ohiak, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu.


Inlan
Barakaldoko LHko lan-poltsa


IkasEnplegu
Ikaslan Bizkaiko lan-poltsa

Jarri harremanetan gure zentroarekin

Robotika kolaboratiboa irudietan

Barakaldo LHII ikastetxean, elektronikako gelak eta tailerrak ditugu, ikasleek benetako enpresa batean aurkituko dituztenen berdin-berdinak, automatismo elektrikoz, robot tradizionalez eta lankidetza-robotez hornituak, horrelako sistemak diseinatzen eta programatzen ikasteko. Gure instalazioek honelako gailuak dituzte:

  • Robotak: Universal Robots, Omron, Kuka, ABB eta Mitsubishi.
  • Arduino eta Raspberry Pi.
  • Kontroladore logiko programagarriak edo Siemens, Omron eta Schneider PLCak.
  • LOGO! automatismo programatuak (modulu logiko unibertsala).
  • Cognex, Omron eta OnRobot ikuspen artifizialeko sistemak eta kamerak.
  • Automatismo elektronikoak eta pneumatikoak.
  • Motion kontrol-teknologiak eta motorrak kontrolatzeko gailuak.