Ikasleen talentua eta dedikazioa aitortu daitezke hainbat arloetan, eta oraingoan, ohore bat da Arantxa Esparza Patroigintza eta Moda ikaslearen lorpena nabarmentzea, Bilboko Udalaren “GreenGlam, moda iraunkorra” udal-programan saritua izan dena.
“GreenGlam, moda iraunkorra” programaren helburua gazteak “moda azkarrak” ingurumenean, gizartean eta ekonomian duen eraginari buruz sentsibilizatzea da. Era berean, parte-hartzaileak moda jasangarriaren euskal sektorera hurbiltzeko, eta ehungintzarentzat etorkizun etikoagoa eta orekatuagoa ahalbidetuko duten ekimenak babesteko.
Arantxa Esparzak irabazi egin du “Amerikanak Egiteko Prozesuaren Ikerketa, Dokumentazioa eta Erregistroa Artisau-Joskintzako Teknikekin” izeneko proiektuarekin. Arantxa zoriondu nahi dugu lorpen handi honengatik, eta etorkizuneko proiektu guztietan arrakasta opa diogu. Zorionak!