Genero-berdintasuna sustatzeko zikloko 1. mailako ikasleek egin dute erronka. Erronka horretan, ikasleek egiaztatutako informazioa eta datuak bilatu behar izan dituzte. Askotan zalantzan jartzen da berdintasunaren alde lan egiteko beharra, berdintasuna jada lortuta dagoela argudiatuz. Genero-berdintasuna sustatzeko lanean aurrera egiteko eta egiten ditugun jarduerak errealitatean oinarrituta egoteko, gure ingurunea ezagutu behar dugu. Erronka honetan errealitatera hurbildu behar izan dute. Talde bakoitzak gizarteko arlo bat aukeratu eta sakon aztertu du. Lortutako informazioarekin aldizkari bat egin dugu.
Ikasleek aldizkariko gai nagusia aukeratu dute taldeka, eta talde bakoitzak zeri buruz ikertuko duen erabaki dute. Hurrengo lana artikulua idaztea eta gaian adituak , profesionalak eta gizarte-eragileak diren pertsonei elkarrizketa egitea izan da
Aldizkarian oso garrantzitsuak izan dira argazkiak eta diseinu grafikoa. Horretarako, ikasleek argazkiak egin dituzte eta artikulu eta gainerako atal guztiak Canva programa erabiliz maketatu dituzte Canva.
Aldizkaria osatu ondoren, komunikazio- eta hedapen-kanpaina bat diseinatu behar izan dute, informazioa ahalik eta jende gehienarengana irits dadin.
Hauek dira erronka horrekin lotutako helburuetako batzuk:
- Gure inguruan hainbat eremutan dauden genero-desberdintasunak aztertzea, informazioa bilatzeko erreferentziak ezagututa.
- Datuekin okerreko mitoak eta iritziak ezabatzea.
- Gure lan-eremuan lan egiten duten pertsonak eta erakundeak ezagutzea.
- Gaitasun digitalak garatzea.