“Irudi Pertsonalaren eta Korporatiboaren Aholkularitza” Goi Mailako ikasleek ikasturteko azken erronka aurkeztu dute; eta irudi-aholkularitzan dituzten trebetasunak erakutsi dituzte berriz. Besteak beste, hurrengo irudi-osagarri desberdinak eman dizkigute: “Arte-galeriako zuzendaria”, “Hauteskundeetarako hautagaia”, “Sukaldari profesionala” eta “Irudi-aholkularia”.
Azken erronka honetan aholkularitza oso bat eskaintzeko gaitasun guztiak eskatzen ziren (kolorearen azterketa, irudi-aholkularitza, ile-apainketa, estetika…).
Zorionak ikasle guztiei egindako lan handiagatik eta ikasturtean zehar egindako ahalegin guztiagatik. Profesionalak zarete!