Proiektu honetan mandrinatze-buru baten diseinua, fabrikazioa eta kalitate-kontrola egin dira. Proiektua Ethazi moduan garatu da, erronketan oinarritutako lankidetzazko ikaskuntza-metodologia eta konpetentzia teknikoak eta zeharkakoak garatzen dituena.
Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko 1. mailako goizeko txandako ikasleek egin dute erronka, eta heziketa-zikloko modulu hauek hartzen ditu barnean:
- Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuak definitzea.
- Interpretazio grafikoa.
- Fabrikazio-prozesuak gauzatzea.
Hauek dira mandrinatze-burua osatzen duten piezak:
- Tapa.
- Torlojua.
- Ardatza.
- Irristailua.
- Gorputza.
Proiektua egiteko sekuentzia honako hau izan da:
- Piezen krokisak egitea.
- Eredua eta planoak sortzea Siemens NX erabiliz.
- Multzoaren funtzionamendu zuzenerako perdoiak definitzea.
- Prozesu-orriak eta erreminta-kutxatilak sortzea.
- Mekanizazio-denborak eta fabrikazio-kostuak zehaztea.
- Piezak fabrikatzea eta multzoa mihiztatzea.
- Piezak egiaztatzea eta dagozkien saiakuntzak egitea.