FP Barakaldo LH Provider enpresa-ideien lehiaketan azken fasera iritsi da “Bizi Karga” proiektuarekin. Sistema elektronikoak eta automatizatuak eta Automatizazioa eta robotika industriala goi-mailako ikasleek garatu zuten.
Provider sariak BIC Bizkaian egin ziren sentsibilizazio-jardunaldi batzuetan datza. Horietan Kaytek, SamyLabs, BexReal, Senstile, eta Drone by drone enpresek parte hartu zuten. Hauek industria-digitalizazioko teknologiak azaldu zituzten (fabrikazio gehigarria, errealitate areagotua, droneak…).
Aurten ez dugu lehen postua irabazi, baina honelako lehiaketetan azken fasera iristea garrantzitsua da eta horregatik diploma bat jaso genuen. FP Barakaldo LHn gure ikasleak laguntzen eta motibatzen jarraituko dugu, horrelako negozio-ideia interesgarriak aurkezten eta lantzen jarraitzeko. Zorionak guztioi!