«Transdisciplinary Learning in Healthcare Education» proiektua osasun-arretaren eremuko hezkuntzaren diziplinartekotasunean oinarritzen da.
Proiektuak iraungo duen bi urteetan, gure institutuak eta inplikatutako herrialdeetako erakundeek (Danimarka, Portugal, Brusela, Turkia, Errumania) diziplina arteko ikaskuntza-jardueretarako eredu bat aztertu, sortu, probatu eta eskainiko dute (gaitasun teknikoak nahiz zeharkakoak landuz), osasungintzako, IKTetako, pedagogiako eta psikologiako gai profesionalak batuz.
Proiektuak elkartutako erakundeen artean osasun-zaintzako praktika berritzaileak partekatzeko espazio bat ere sortuko du. www.transdisciplinarylearning-project.eu