III. Txirrindulanbidea: Lanbide Heziketa Euskalduntzeko
Barakaldo, Txurdinaga, San Luis, Bidebieta, Errepelega, Leioa Ostalaritza, Ciudad Jardin eta Elorrietako Normalkuntzako kideek saretze eta partekatze ekintza bat burutzera goaz.
Ekintza honek bi helburu ditu: Batetik, Lanbide Heziketan euskarak duen presentzia hausnartu. Bestetik, aurrera egiteko proposamenak elkarrekin adostu. Motibazio hauek jota, gure institutuetatik Araba eta Bizkaitik bidea egingo dugu eskola eta herri desberdinetan topaketak egiten.
Ibilbide honetan Gasteizetik eta Bilbora Lanbide Heziketako eragileekin saretuko gara: gure egoerak ezagutuz eta partekatuz, neurri, proposamen zein aldarrikapenak gorpuzteko intentzioarekin.
Ibilbide hau ekainaren 25tik ekainaren 27ra egingo da bizikletaz!
Ibilbidea
- 1. Eguna – 2025/06/25: Eraztun berdea – Gasteiz
14:30 – Ciudad Jardin LHII: Berbaldia
17:00 – Gasteizko Eraztun Berdea: Ibilbidea
19:30 – Andre María Zuriaren plaza: Argazkia
20:00 – Gasteiz Alde Zaharra: Topaketa
- 2. Eguna – 2025/06/26 Ibilbidea – Gasteiz – Murgia – Amurrio
11:00 – Lakua: Prentsaurrekoa
13:00 – Murgia LHII: Berbaldia
18:30 – Amurrioko plaza: Euskal kirolak
- 3. Eguna – 2025/06/27: Amurrio – Bilbo – Ibilbidea
9:30 – Laudioalde LH: Argazkia
11:30 – Emilio Campuzano LHII: Berbaldia
12:30 – Arriaga Plaza: Argazkia
12:45 – Bilboko bidegorria: Ibilbidea
14:15 – Bilbo Alde Zaharra: Bertso bira
III. Txirrindulanbidea (2025)
II. Txirrindulanbidea (2024)
LANBIDE HEZIKETA EUSKALDUNDU DEZAGUN!!!