EUSKARAREN ASTEA hurbil daukagu eta ekintza interesgarri ugari ditugu euskarari bultzada emateko. Ekintzak ikasle, irakasle, langile zein lagunei irakiak daude. Parte hartu!!
Aliatuen laguntza ezinbestekoa da Mintegi eta klaseetan parte hartzea bultzatzeko:
- LIPDUB abestia ikasleekin partekatu.
- Galdetegia bete hitzaldietara hurbiltzeko.
- Izena eman mendi irteerara joateko.
- Ekintzak prestatzen lagundu.
Buruan ditugun ekintza hurengoak dira eta zuen parte hartzea zein ikasleena lortu nahi dugu:
- 🎤Azaroak 27, 12:30etan, areto nagusian.
HITZALDIA: Itziar Moreno, La Flotilla Sumud. Gobindatutako taldeez aparte (1HHE3D, 2HHE3D, 1EN2D, 2EN2D, 1MIN3D, 2MIN3D), parte hartzeko, galdetegi hau bete.
- 🌄 Azaroak 28, 16:00etan, ikastetxeko sarreran.
MENDI IRTEERA: Santurtzi-Serantes. Berdintasuna zikloak iluneko emozio esperientzia sentrosirala eskeiniko digu. Indarrak hartzeko piknik txikia gure esku. Izen ematea.
- 🎵 Abenduak 2, 14:00etan, ikastetxeko atarian.
KONTZERTUA: Marina eta Ander Entziondo. Goizeko eta arratsaldeko klaseak apur bat laburtu eta gozatu zuzeneko musikaz.
- 🎬 Abenduak 3, 11:30etan, EUSKARAREN EGUNA!.
LIPDUP: Bulegoren «Gure bihotzaren taupadak» abestia. 1HHE2D taldeak zuzenduta, ikastetxean zehar joango gara. Goiko 2. solairuan hasi eta 1S beheko solairuan amaituta eta pasabideetan zehar grabaketa egingo dugu.
- 🎤Abenduak 4, 12:30etan, areto nagusian.
HITZALDIA: Leticia Canales, Surflari profesionala. Gobindatutako taldeez aparte (1HHE3D, 1HBU3D, 2HBU3D, 1EAS3A, 2EAS3A) parte hartzeko, galdetegi hau bete.




















































