Aurrematrikula

Aurrematrikula egiteko epea, maiatzaren 4tik 22ra izango da. Aurrematrikula egiteko 2 aukera dituzu:

1. FP Barakaldo LHko idazkaritza:

Aurrematrikula gure idazkaritzan egiteko, honako dokumentazio hau ekarri behar duzu:

  • NAN.
  • Eskatzaileen ikasketa-espediente ofiziala (jatorrizkoa eta fotokopia). Ikastetxeko eta/edo Eusko Jaurlaritzako hezkuntza-sistemako ikasleak izanez gero, ez da dokumentu hau behar.
  • Bete orri hau, aukeraturiko aukerekin eta lehentasun-ordena kontutan izanda. Zuzen adierazi Ikastetxearen izena eta Heziketa-zikloaren izen osoa.
  • Hemen dituzu aurrematrikula egiteko ekarri beharreko dokumentazioari buruzko xehetasun gehiago.

Idazkaritzaren ordutegia
aurrematrikula garaian

Astelehenetik ostegunera:
9:00 – 14:00 Hitzordurik gabe
15:00 – 17:30 Hitzorduarekin

Ostiralak:
9:00 – 14:00 Hitzordurik gabe

2. Ikasgunea

Aurrematrikula, Ikastetxera etorri gabe, Ikasgunearen bidez egin dezakezu. Hemen duzu erabilera-gida.

  • Irakaskuntza publikoa eta doakoa.

  • 29 heziketa ziklo.

  • Lan eta ikasi aldi berean (LH Duala).

  • C graduak eta Espezializazio-ikastaroak.

  • Ikaskuntza-metodologia berriak.

  • Teknologia aurreratuak.

  • +1000 enpresa laguntzaile.

  • +1000 ikasle Europan.

Erdi-mailako zikloak

Goi-mailako zikloak

Espezializazio-ikastaroak