Industria-tresneria muntatu eta egiazta itzazu, produkzio automatizatua ziurtatzeko
4.0 industriak eta etengabeko bilakaera teknologikoak mota guztietako instalazio elektriko, mekaniko, hidrauliko eta pneumatikoen muntaia eta mantentzea menderatzen duten profesionalak eskatzen dituzte, betiere produkzio-lerroak operatibo mantendu ahal izateko.
Profil honek gero eta pisu handiagoa du ekoizpen-prozesuen automatizazioa integratzen duen industria-sektore batean.
-
Familia: Instalatze eta Mantentze Lanak
-
Erdi-maila
-
2 urte (2.000 o.)
-
Goizez: A eredua
-
Laneratze ertain-altua
-
inLan lan-poltsa
-
Erasmus
-
Ikas-ekinezko heziketa duala
Mantentze-lan elektromekanikoak xehetasunez
Zer ikasiko duzu?
Mantentze-lan elektromekanikoak zikloan, ekipo elektrikoak, produkzio automatizatuko makinak eta ekipamendu industriala muntatzen eta mantentzen ikasiko duzu, sistema elektriko-elektronikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak dokumentazio teknikoaren arabera instalatuz eta instalazioa martxan jarriz, funtzionamendua egiaztatuz.
Horretarako, baliabideen hornikuntza egiteko eta muntaiarako beharrezko teknikak gauzatzeko gai izango zara, eta, beharrezkoa denean, osagai mekanikoak fabrikatuko dituzu.
Instalazioetan disfuntzioak diagnostikatzeaz eta tresneriaren funtzionamendu ona eta segurtasuna bermatzeko elementuak konpontzeaz ere arduratuko zara.
Irteera profesionalak
Instalazioko eta mantentze-lanetako profesional gisa lan egin ahal izango duzu sistema elektrikoak, industria-makineria eta produkzio-linea automatizatuak muntatzen dituzten enpresetan, baita ekipo horiekin lotutako sistema mekaniko, hidrauliko edo pneumatiko guztietan ere. Instalazio elektromekanikoen gaineko gaitasun horiei esker, sektoreko edozein lanbide-arlotan egin ahal izango dituzu lanak:
- Produkzio-linea automatizatuen instalazio eta mantentze elektriko-elektronikoa.
- Mantentze-lanen mekanika.
- Industria-muntaia.
- Ekipo-ondasunak eta makineria muntatzea.
- Tresneria elektrikoa eta elektronikoa muntatzea.
- Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak muntatzea.
1. Ikasturtea
Moduluak | Orduak |
---|---|
Fabrikazio-teknikak | 231 o. |
Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak | 264 o. |
Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak | 231 o. |
Muntaia- eta mantentze-lan elektriko/elektronikoak | 231 o. |
Ingeles teknikoa | 33 o. |
2. Ikasturtea
Modululak | Orduak |
---|---|
Lotura- eta muntaia-teknikak | 105 o. |
Muntaia- eta mantentze-lan mekanikoak | 189 o. |
Linea automatizatuen muntaia- eta mantentze-lanak | 168 o. |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 105 o. |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 63 o. |
Lantokiko prestakuntza | 380 o. |
Baliozkotzeak
Titulu honekin lotutako prestakuntza akademikoa edo lan-esperientzia egiaztatzen baduzu, zikloko moduluren bat baliozkotzeko eska dezakezu.
Baliozkotzeen zerrenda
Kontsultatu PDF hau [deskargatu EEItik PDFa] modulu bakoitza baliozkotzeko baldintzak ezagutzeko.
Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza
Barakaldo LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez. Gure fabrikazio-tailerrekin, makina-erremintekin eta tresneria elektrikoarekin, konponketa- eta instalazio-erronkak planteatzen dizkiegu ikasleei, proiektu horiek elkarlanaren bidez egiteko eta modu praktikoan ikasteko.
Metodologia horrekin, elektromekanikarekin lotzen diren konpetentzia teknikoak lantzeaz gain, ikasleek zeharkako konpetentziak (talde-lana, komunikazioa, informazio-bilaketa…) garatzen dituzte, honelako proiektu praktikoen bidez:
- Buril pneumatiko baten fabrikazioa: plano mekanikoetatik abiatuta, dagozkion kalkulu pneumatikoak egiten dira, eta mekanizazio- eta muntaia-prozesuak gauzatzen dira.
- Zentroan dauden elementu elektropneumatikoak eta hidraulikoak konpontzea, polimetroa erabilita matxurak hautemateko eta mantentze-lanetarako beharrezko erremintak identifikatzeko.
- Ikastetxean banaketa pneumatikoko instalazio bat egitea.
- Automatismo elektropneumatiko bat diseinatzea eta eraikitzea, logika kableatuarekin.
- Pinacho tornua desmuntatu eta muntatzea.
- Egiturak soldatutako, torlojututako eta errematxatutako loturen bidez muntatzea.
- Tornu eta fresagailuen mantentze-lan zuzentzaileak.
Egiteko moduak
Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko heziketa dual modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.
Ikasten jarrai dezakezu
Erdi-mailako ziklo hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko goi-mailako edo erdi-mailako LHko beste ikasketa batzuekin.
Mekatronika industriala (GM)
Instalatze eta Mantentze Lanak
Instalazio elektrikoak eta automatikoak (EM)
Elektrizitatea eta Elektronika
Unibertsitatea
Espezializazio-
ikastaroa
Lan egin dezakezu
Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.
Gure lan-poltsak gure ikasle eta ikasle egresatuak gure inguruko enpresetara hurbiltzea du helburu, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu.
Ziklo honi buruz gehiago jakin nahi duzu?
Mantentze-lan elektromekanikoak irudietan
Barakaldo LHn instalazio elektrikoak eta elektronikoak dituzten tailerrak ditugu, koadroak eta makineria konfiguratzeko, makinak eta industria-instalazioak fabrikatzeko, konpontzeko eta mantentzeko erremintak, eta ikasleek sektoreko benetako jardunetik hurbil dagoen ingurune batean ikasten dute industria-automatismoak.
Muntaia-prozesuetan erabiltzeaz gain, instalazio horiek desmuntatu, diagnostikatu eta konponduko dira, mantentze-lanei buruzko ikaskuntza-prozesuaren zati gisa.
Jarduera horiek egiteko, tailer espezifiko hauek ditugu:
- Instalazio pneumatikoak eta hidraulikoak muntatzeko tailerra.
- Mekanizazio-prozesuen tailerra.
- Automatak, maketak eta robotak programatu eta kontrolatzeko tailerra.
- Koadro eta makina elektrikoak muntatzeko tailerra.
- Makineria muntatzeko, konpontzeko eta prest jartzeko tailerra.
Era berean, robotak eta beste sistema automatiko batzuk diseinatzeko, simulatzeko eta programatzeko software ugari dugu.
Laneratzea