Ile-apainketako eta bizargintzako teknika aurreratuen bidez, irudia eraldatu.

Irudi pertsonalaz arduratzen den edozein ile-apaindegik edo establezimenduk ilea mozteko, orrazteko eta koloreztatzeko profesionalak behar ditu, sektorean gehien erabiltzen diren teknikak eta erremintak menderatzen dituztenak.

Profil hori ezinbestekoa da ile-kosmetika eta beste produktu estetiko batzuk saltzen dituzten enpresetan erakusteko eta merkaturatzeko arloetan ere.

  • Familia: Irudi Pertsonala

  • Erdi-maila

  • 2 urte (2.000 o.)

  • Goizez: A eredua

  • Laneratze ertaina

  • inLan lan-poltsa

  • Erasmus

  • Ikas-ekinezko modalitate duala

Ile-apainketa eta kosmetika xehetasunez

Zer ikasiko duzu?

Ile-apainketa eta kosmetika zikloan, ilea ebakitzen, tindatzen eta aldatzen ikasiko duzu, teknika eta erreminta egokiak menderatuz eta beharrezko produktuak behar bezala manipulatuz, betiere ilearen egoera egiaztatuz eta bezeroaren argibideei jarraituz, bai ile-apainketan, bai bizargintzan.

Eskuak, oinak eta azazkalak zaintzeko manikura- eta pedikura-gaitasunak ere jasoko dituzu, sektoreko profesional balioaniztun bihurtuz.

Bestalde, bezeroari arreta emateko eta produktuak saltzen edo merkaturatzen aritzeko gai izango zara.

Irteera profesionalak

Ile-apainketan diharduten irudi pertsonaleko enpresa eta establezimenduetan lan egin ahal izango duzu, ilea eta bizarra mozteko eta aldatzeko prozesuetako profesional gisa, edo merkataritza-agente eta produktuen salmentako espezialista gisa. Sektorearentzat balio anitzeko figura izango zara, eta tratamendu estetikoak ere egin ahal izango dituzu, hala nola pedikura eta manikura, edo beharrezko materialen hornikuntza eta kalitate-kontrola. Ile-apainketan eta kosmetikan espezializatutako pertsonak honako lanpostu profesional hauetan aritu daitezke:

  • Ile-apaintzailea.
  • Bizargina.
  • Ilearen kolorazioetako teknikaria.
  • Ilearen forma aldatzeko eta ilea mozteko teknikaria.
  • Ile-eranskingintzako teknikaria.
  • Manikurako eta pedikurako teknikaria.
  • Sektoreko enpresetako merkataritza-agentea.
  • Ile-apainketako enpresetako harreragilea.
  • Ile-apainketako tresneriaren, kosmetikoen eta tekniken erakuslea.

1. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Orrazkerak eta orrazkera bilduak198 o.
Ilea koloratzea198 o.
Ile-apainketarako kosmetika132 o.
Gizonen ile-apainketa eta estilismoa99 o.
Ilearen analisia99 o.
Eskuetako eta oinetako estetika132 o.
Gorputz-irudia eta ohitura osasungarriak99 o.
Ingeles teknikoa33 o.

2. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Ilea mozteko teknikak189 o.
Ilearen forma-aldaketa iraunkorrak168 o.
Irudi pertsonaleko marketina eta salmenta105 o.
Lantokiko prestakuntza105 o.
Enpresa eta ekimen sortzailea63 o.
Lantokiko prestakuntza360 o.

Baliozkotzeak

Titulu honekin lotutako prestakuntza akademikoa edo lan-esperientzia egiaztatzen baduzu, zikloko moduluren bat baliozkotzeko eska dezakezu.

Baliozkotzeen zerrenda

Kontsultatu PDF hau [deskargatu EEItik PDFa] modulu bakoitza baliozkotzeko baldintzak ezagutzeko.

Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza

Barakaldoko LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez. Aparatologia espezifikoz hornitutako gure ile-apainketako tailerretan, ikasleek ile-kosmetikarekin eta ilearen zaintzarekin lotutako zerbitzuak egiteko beharrezkoak diren ilea mozteko, koloratzeko eta aldatzeko trebetasunak ikasten dituzte.

Ikaskuntza-ingurune erreal bat simulatuz, ikasleek bezeroekin lan egiten dute bi ikasturteetan, eta prestakuntza enpresako praktikekin amaitzen dute.

Metodologia horren bidez, gaitasun teknikoak lantzeaz gain, ikasleek zeharkako konpetentziak garatzen dituzte, hala nola talde-lana eta komunikazioa, eta sektoreko enpresa baten benetako jardunetik hurbil dagoen testuinguru batean eratzen da.

Egiteko moduak

Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko Erregimen Dual modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.

Ikasten jarrai dezakezu

Erdi-mailako ziklo hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko goi-mailako edo erdi-mailako LHko beste ikasketa batzuekin.


Unibertsitatea


Espezializazio-
ikastaroa

Lan egin dezakezu

Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.

Gure lan-poltsak gure ikasle eta ikasle egresatuak gure inguruko enpresetara hurbiltzea du helburu, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu.


Inlan
Barakaldoko LHko lan-poltsa


IkasEnplegu
Ikaslan Bizkaiko lan-poltsa

Jarri harremanetan gure zentroarekin

Ile-apainketa eta kosmetika irudietan

Barakaldo LHII ikastetxean, ile-apainketako tailerrak ditugu, sektoreko aparatologia espezifikoz hornituak: ilea garbitzeko eta mozteko tresnak, kolorazio- eta beste aldaketa batuetarako teknologiak.

Instalazio hauetan, ile-tratamenduaren eta ile-apainketaren benetako establezimendu bat simulatzen dute, eta ikasleek, praktikaren bidez, sektorerako beharrezkoak diren trebetasunak ikasten dituzte.

Laneratzea

Okupazio-tasa
Enplegu egonkorra duten pertsona landunak
Lotutako enplegua duten pertsona landunak
Lanaldi osoko enpleguarekin diharduten pertsonak.