Behe-tentsioko sare elektrikoak, domotika eta telekomunikazio-ekipoak diseinatu eta instala itzazu.

Elektrizitatearen sektoreak behe-tentsioko instalazio elektroteknikoetako profesionalak behar ditu azpiegitura eta sistema automatizatuak konektatzeko, sare elektriko orokorren garapenetik hasi eta telekomunikazioetako eta domotikako azpiegituren konfigurazioraino.

Trebetasun horiek direla eta, profesional balioaniztun bihurtzen dira ekipo elektrikoak instalatzen adituak direnak, eta industriak asko eskatzen ditu.

  • Familia: Elektrizitatea eta Elektronika

  • Goi-maila

  • 2 urte (2.000 o.)

  • Goizez: A eredua

  • Laneratze altua

  • inLan lan-poltsa

  • Erasmus

  • Ikas-ekinezko modalitate duala

Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak xehetasunez

Zer ikasiko duzu?

Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak zikloan, behe-tentsioko instalazio elektroteknikoen proiektuak garatzen ikasiko duzu; horretarako, horiek diseinatzeko dokumentazio teknikoa kudeatuko duzu, eta ekipoen muntaia eta mantentze-lanak gainbegiratuko dituzu. Halaber, etxebizitzetan eta eraikinetan antenak, telefonia, domotika eta beste sistema automatizatu batzuk konfiguratzeko eta doitzeko gai izango zara, hari gabeko konexioak eta teknologiak menderatuz. Beharrezko ekipoak zeintzuk diren erabaki ondoren, instalazioa probatu eta martxan jarriko duzu ezarritako beharren arabera, muntaiaren kalitatea eta segurtasuna ziurtatuta.

Gainera, ziklo honek laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jarduerak egiteko gaitzen zaitu, eta behe-tentsioko instalatzaile baimenduaren txartela lortzeko behar diren ezagutzak jasoko dituzu, bai oinarrizko kategorian, bai espezialistaren kategorian.

Irteera profesionalak

Elektrizitatearen, telekomunikazioen eta domotikaren sektoreetan lan egin ahal izango duzu, behe-tentsioko instalazio elektroteknikoen profesional gisa, eraikinetan eta bere ingurunean muntatzeko eta konfiguratzeko proiektuak garatuz. Eremu horiekin lotutako zereginak sare elektrikoak prest jartzetik etxe adimendunak sistema domotiko eta automatizatuen bidez konfiguratzera doaz. Beraz, ekipo horien instalazioa menderatzen duten pertsonek honako lanbide-arlo hauetan jardun dezakete:

  • Proiektu elektroteknikoen garapena.
  • Eraikinetarako behe-tentsioko instalazio elektroteknikoak eta telekomunikazio-instalazioak koordinatzea.
  • Tresneria eta instalazio domotiko eta automatizatuak gainbegiratzea eta kontrolatzea.
  • Kanpoko argiteria-instalazioak gainbegiratzea.
  • Behe-tentsioko sare elektrikoetako eta kanpoko argiteriako obrak koordinatzea eta gainbegiratzea.
  • Behe-tentsioko sare elektrikoak instalatzea (instalatzaile baimenduaren agiria).
  • Telekomunikazio-tresneria eta -sistemak instalatzea eta mantentzea.
  • Instalazio elektroteknikoak mantentzeko lanak kudeatzea.

1. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioetako prozesuak165 o.
Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak165 o.
Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa66 o.
Instalazio elektrikoen konfigurazioa198 o.
Sistema eta zirkuitu elektrikoak165 o.
Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa99 o.
Laneko prestakuntza eta orientabidea99 o.

2. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak eta prozesuak180 o.
Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena160 o.
Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak eta prozesuak160 o.
Sistema elektrotekniko eta automatizatuen proiektua50 o.
Ingeles teknikoa40 o.
Enpresa eta ekimen sortzailea60 o.
Lantokiko prestakuntza360 o.

Baliozkotzeak

Titulu honekin lotutako prestakuntza akademikoa edo lan-esperientzia egiaztatzen baduzu, zikloko moduluren bat baliozkotzeko eska dezakezu.

Baliozkotzeen zerrenda

Kontsultatu PDF hau [deskargatu EEItik PDFa] modulu bakoitza baliozkotzeko baldintzak ezagutzeko.

Ikaskuntza-metodologia berritzaileak: Ethazi

Barakaldoko LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez. Instalazio elektrikoen tailerrak eta sareak diseinatzeko eta simulatzeko softwarea duten gelak ditugu. Horiei esker, egoera problematikoak planteatzen dizkiegu ikasleei, lankidetza-lanaren bidez proiektuari soluzioa emateko.

Metodologia honekin, inguruko enpresetara egiten ditugun bisiten bidez gaitasun teknikoak lantzeaz gain, ikasleek zeharkako konpetentziak (talde-lana, komunikazioa, informazio-bilaketa…) garatzen dituzte proiektu praktikoen bidez.

Egiteko moduak

Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko Erregimen Dual modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.

Ikasten jarrai dezakezu

Erdi-mailako ziklo hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko goi-mailako edo erdi-mailako LHko beste ikasketa batzuekin.

Departamento Electricidad y Electrónica - FP Barakaldo LH

Instalazio elektrikoak eta automatikoak (EM)
Elektrizitatea eta Elektronika

Departamento Electricidad y Electrónica - FP Barakaldo LH

Automatizazioa eta robotika industriala (GM)
Elektrizitatea eta Elektronika

Departamento Electricidad y Electrónica - FP Barakaldo LH

Telekomunikazio eta informatika sistemak (GM)
Elektrizitatea eta Elektronika

Departamento Instalaciones y Mantenimiento - FP Barakaldo LH

Mantentze-lan elektromekanikoak (EM)
Instalatze eta Mantentze Lanak


Unibertsitatea


Espezializazio-
ikastaroa

Lan egin dezakezu

Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.

Gure lan-poltsak gure ikasle eta ikasle egresatuak gure inguruko enpresetara hurbiltzea du helburu, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu.


Inlan
Barakaldoko LHko lan-poltsa


IkasEnplegu
Ikaslan Bizkaiko lan-poltsa

Jarri harremanetan gure zentroarekin

Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak irudietan

Barakaldoko LHn automatismoz, sistema domotikoz eta hari gabeko teknologiez hornitutako elektrizitateko ikasgela-tailerrak ditugu. Instalazio hauekin, ikasleek sare elektrikoak eta tresneria automatikoak diseinatzen eta doitzen ikasiko dute, bai aplikazio informatizatuak erabiliz, bai ikastetxean erabiltzen diren teknologia modernoekin praktikak eginez. Hona hemen eskura ditugun ekipo batzuk:

  • Haririk gabeko Z-Wave eta Zigbee teknologiak.
  • Gauzen Internet (IoT) domotikari aplikatuta.
  • EIB- KNX bus-sistemak.
  • Industriako automatismo kableatuak.
  • Simulazioko askotariko softwarea.
  • Automatismo elektrikoak eta pneumatikoak.
  • Antenak eta bideo-atezainak.
  • Automata programagarriak.
  • Erdi-tentsioko laneko arriskuak prebenitzeko ekipoa (neurtzeko eta erreskatatzeko pertikak).

Laneratzea

Okupazio-tasa
Enplegu egonkorra duten pertsona landunak
Lotutako enplegua duten pertsona landunak
Lanaldi osoko enpleguarekin diharduten pertsonak