Berdintasunaren garapena bultza ezazu, erakunde eta entitateetatik esku-hartzeak diseinatuz

Instituzioetatik eta erakundeetatik berdintasuna sustatzea ezinbestekoa da emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrerantz aurrera egiteko, eta esku-hartze sozialaren bidez baino ezin da egin.

Berdintasunaren sustapeneko profesionalek egiten dituzten informazio, sentsibilizazio eta genero-indarkeriaren prebentziorako ekintzek emakumeen partaidetza soziala, enplegua eta garapen komunitarioa bultzatzen dituzte, hezkuntzatik abiatuta.

  • Gizarte eta Kultura Zerbitzuak

  • Goi-maila

  • 2 urte (2.000 o.)

  • Arratsaldez: D eredua

  • Laneratze ertaina

  • inLan lan-poltsa

  • Erasmus

  • Ikas-ekinezko heziketa duala

Genero-berdintasuna sustatzea xehetasunez

Zer ikasiko duzu?

Genero-berdintasuna sustatzea zikloan, gizarte-errealitatea eta -testuingurua genero-ikuspegiz aztertzen ikasiko duzu, komunitatean antzemandako berdintasun-premiei erantzungo dieten esku-hartzeak diseinatu eta programatzeko.

Informazio- eta sentsibilizazio-jarduerak egin ahal izango dituzu genero-indarkeria prebenitzeko, bai eta parte-hartze soziala eta emakumearen ikusgarritasuna sustatzeko ere, topaketarako sareak eta guneak sortuz, taldeak dinamizatuz eta gatazkak kudeatuz.

Indarkeria matxistako kasuetan jarduteko protokoloak ere ezagutuko dituzu, eta biktimei lagunduko diezu, eskura dauden eskubideen eta babes-baliabideen arloko aholkularitza emanez.

Irteera profesionalak

Genero-berdintasunaren arloan garapen komunitariorako zerbitzuak ematen dituzten erakundeetan lan egin ahal izango duzu: elkarteak, fundazioak, sindikatuak, enpresak, udal-zerbitzuak, zentro komunitarioak, etab.

Gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzeko profesional gisa jardungo duzu, eta berdintasun eraginkorrerako laguntza-teknikari izan zaitezke.

1. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Gizarte-trebetasunak132 o.
Gizartean esku hartzeko metodologia165 o.
Gizarte-garapena132 o.
Informazioa eta komunikazioa generoaren ikuspegitik165 o.
Berdintasuna sustatzeko jardun-esparruak165 o.
Berdintasunerako gizarte- eta hezkuntza-jarduna132 o.
Laneko prestakuntza eta orientabidea99 o.

2. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Lehen laguntzak60 o.
Genero-indarkeriaren prebentzioa160 o.
Emakumeentzako enplegua sustatzea160 o.
Emakumeen gizarte-mailako parte-hartzea120 o.
Genero-berdintasuna sustatzeko proiektua50 o.
Ingeles teknikoa40 o.
Enpresa eta ekimen sortzailea60 o.
Lantokiko prestakuntza360 o.

Baliozkotzeak

Titulu honekin lotutako prestakuntza akademikoa edo lan-esperientzia egiaztatzen baduzu, zikloko moduluren bat baliozkotzeko eska dezakezu.

Baliozkotzeen zerrenda

Kontsultatu PDF hau [deskargatu EEItik PDFa] modulu bakoitza baliozkotzeko baldintzak ezagutzeko.

Ikaskuntza-metodologia berritzaileak: Ethazi

Barakaldo LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez, hau da, Ethazi metodologiaren bidez. Proiektu praktikoak garatuta, ikasleek errealitatea genero-ikuspegiarekin aztertuko dute, indarkeria matxista prebenitzeko jarduerak diseinatuz, sexualitateari buruzko hezkuntza landuta eta LGTBIQ+ kolektiboa bultzatuta, eskura jartzen dizkiegun espazioak eta teknologiak erabilita.

Ethazi metodologiaren barruan, berdintasuna sustatzeko gaitasun teknikoak lantzeaz gain, ikasleek zeharkako gaitasunak garatzen dituzte (talde-lana, komunikazioa, informazio-bilaketa…), proiektu praktikoekin lankidetzan arituz. Hauek dira ikastetxean egin diren proiektuetako batzuk:

  • Beste ikastetxe batzuetan indarkeria matxista prebenitzeko esku-hartzeak
  • Elkarteak sortzea.
  • Aldizkari edo egunkari bat idaztea, intersekzionalitatea, generoa eta kultura edo osasuna bezalako gaiak jorratzeko.
  • Sentsibilizazio-kanpainak diseinatzea: emakumea zientzian, azaroaren 25a, martxoaren 8a, zaintzaileak…
  • Berdintasun-plan bat sortzea.
  • Sentsibilizazio-hitzaldia Lanbide Heziketako zenbait zentrotan, azaroaren 25ean.

Egiteko moduak

Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko heziketa dual modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.

Ikasten jarrai dezakezu

Goi-mailako ziklo hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko LHko beste ikasketa batzuekin, edo lan-bide jakin baterantz espezializatu zaitezke espezializazio-ikastaro batekin. Unibertsitatera sartzeko aukera ere lortzen duzu.

Departamento Servicios Socioculturales - FP Barakaldo LH

Haur-hezkuntza (GM)
Gizarte eta Kultura Zerbitzuak


Unibertsitatea


Espezializazio-
ikastaroa

Lan egin dezakezu

Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.

Gure lan-poltsak gure inguruko enpresetara hurbildu nahi ditu gure ikasleak eta ikasle ohiak, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu.


Inlan
Barakaldoko LHko lan-poltsa


IkasEnplegu
Ikaslan Bizkaiko lan-poltsa

Jarri harremanetan gure zentroarekin

Genero-berdintasuna sustatzea irudietan

Barakaldo LHn, espazio irekiak eta erabilera anitzekoak ditugu, bai eta ordenagailu-gelak ere, ikaskuntza-jarduera guztiak egiteko aukera ematen dutenak, eta talde-lana eta berdintasunaren arloan  Ethazi proiektu praktikoak egitea errazten dutenak.

Era berean, beste erakunde batzuetara egindako bisitek eta sektoreko profesionalekin ikastetxean antolatzen ditugun ekitaldiek ikasleen ezagutzak areagotzen laguntzen dute.