Industria-sektoreko robotak, automatismoak eta edozein ekipo elektriko kontrola itzazu.
Automatizazioa 4.0 industriaren oraina eta etorkizuna da, eta aurrerapen teknologikoen testuinguru horretan robotikaren eta automatismoen profesionalak ezinbestekoak bihurtzen dira.
Profil hori gero eta gehiago eskatzen du industria-sektoreak, ekoizpena optimizatzeko robotak eta beste sistema berri batzuk programatu behar direlako.
-
Familia: Elektrizitatea eta Elektronika
-
Goi-maila
-
2 urte (2.000 o.)
-
Goizez: D eredua
Arratsaldez: A eredua -
Laneratze altua
-
inLan lan-poltsa
-
Erasmus
-
Ikas-ekinezko heziketa duala
Automatizazioa eta robotika industriala xehetasunez
Zer ikasiko duzu?
Automatizazioa eta robotika industriala zikloan, industria-aplikazioetarako instalazio automatikoak eta robotak konfiguratzen ikasiko duzu, ezarritako zehaztapenei eta muntaia-protokoloei jarraituz.
Horretarako, ekipo elektrikoak, elektronikoak, hidraulikoak eta beste sistema batzuk muntatzeko eta konpontzeko beharrezkoak diren kableatze- eta interkonexio-elementuak hautatzeko gai izango zara, baita instalazioak dokumentazio teknikoaren arabera zuinkatzeko ere, muntaiaren bideragarritasuna ziurtatzeko.
Irteera profesionalak
Industria-sektorean automatismoen eta ekipo elektrikoen profesional gisa lan egin ahal izango duzu, roboten eta beste makina batzuen kontrol elektrikoko sistemen diseinutik hasi eta instalazio horiek muntatu eta mantentzeraino. Gaitasun horiei esker, profil hori balio anitzeko figura da industrian, eta mota guztietako sistema automatiko eta programagarrien diseinu-, programazio- eta konponketa-lanak egin ditzake. Robotika eta automatizazioa menderatzen dituzten pertsonek honako lanbide-arlo hauetan jardun dezakete:
- Automatizazio industrialeko sistemak muntatzeko eta mantentzeko lanak gainbegiratzea.
- Aparatu, koadro eta tresneria elektrikoak egiaztatzea.
- Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzea eta mantentzea.
- Automatizazio industrialeko sistemetako kontrol-sistemen, neurketa-sistemen eta komunikazio-sareen proiektugilea.
- Robot industrialen programazioa eta kontrola.
- Kontrol elektrikoko zirkuituak eta sistemak diseinatzea.
1. Ikasturtea
Moduluak | Orduak |
---|---|
Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak | 165 o. |
Sistema sekuentzial programagarriak | 165 o. |
Neurketa- eta erregulazio-sistemak | 165 o. |
Potentzia-sistemak | 198 o. |
Dokumentazio teknikoa | 99 o. |
Industria-informatika | 99 o. |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 99 o. |
2. Ikasturtea
Moduluak | Orduak |
---|---|
Sistema programagarri aurreratuak | 120 |
Industria-robotika | 100 |
Industria-komunikazioak | 140 |
Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa | 140 |
Automatizazioko eta robotika industrialeko proiektua | 50 |
Ingeles teknikoa | 40 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 60 |
Lantokiko prestakuntza | 360 |
Baliozkotzeak
Titulu honekin lotutako prestakuntza akademikoa edo lan-esperientzia egiaztatzen baduzu, zikloko moduluren bat baliozkotzeko eska dezakezu.
Baliozkotzeen zerrenda
Kontsultatu PDF hau [eskargatu EEItik PDFa] modulu bakoitza baliozkotzeko baldintzak ezagutzeko.
Ikaskuntza-metodologia berritzaileak: Ethazi
Barakaldo LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez, hau da, Ethazi metodologiaren bidez. Gure tailerrak industria-robotez, motion kontrol-teknologiez eta sistemen programazioko eta zirkuituen simulazioko software eguneratuaz hornituta daude, ikasleen ikaskuntza gidatzeko asmoz, lehen mailatik egiten diren praktiken eta erronka-planteamenduen bidez.
Ethazi metodologiaren barruan, gaitasun teknikoak lantzeaz gain, ikasleek zeharkako gaitasunak (talde-lana, komunikazioa, informazio-bilaketa…) garatzen dituzte proiektu praktikoen bidez. Hona hemen automatizazioaren eta robotika industrialaren zikloan garatutako proiektuen adibide batzuk:
- Robot mugikorra diseinatzea eta muntatzea.
- Sare lokal bat eta bere nodo guztiak diseinatu eta muntatzea.
- Lantegi txiki bateko instalazio elektrikoa diseinatzea eta muntatzea.
- Igogailu baten automatizazioa garatzea.
- Fabrikazio-zelulak programatzea.
- Industria-sektoretik kanpoko automatismoak diseinatu eta muntatzea: “Matxinsalto” barraka eta sentsoreen bidezko kontrol- eta erregulazio-tresnak dituen berotegi automatizatua.
- Programazioaren bitartez likidoak kontrolatzeko, taberna automatizatu bat diseinatzea eta muntatzea.
- Automobilak muntatzeko linea bat simulatzea.
- Produkzio-kate automatizatu bat simulatzea.
Egiteko moduak
Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko heziketa dual modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.
Ikasten jarrai dezakezu
Goi-mailako ziklo hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko LHko beste ikasketa batzuekin, edo lan-bide jakin baterantz espezializatu zaitezke espezializazio-ikastaro batekin. Unibertsitatera sartzeko aukera ere lortzen duzu.
Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak (GM)
Elektrizitatea eta Elektronika
Telekomunikazio eta informatika sistemak (GM)
Elektrizitatea eta Elektronika
Mekatronika industriala (GM)
Instalatze eta Mantentze Lanak
Elkarlaneko robotikaren gaineko espezializazio-ikastaroa
Elektrizitatea eta Elektronika
Mantentze-lan elektromekanikoak (EM)
Instalatze eta Mantentze Lanak
Fabrikazio mekanikoko diseinua (GM)
Fabrikazio Mekanikoa
Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa (GM)
Fabrikazio Mekanikoa
Unibertsitatea
Espezializazio-
ikastaroa
Lan egin dezakezu
Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.
Gure lan-poltsak gure inguruko enpresetara hurbildu nahi ditu gure ikasleak eta ikasle ohiak, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu.
Ziklo honi buruz gehiago jakin nahi duzu?
Automatizazioa eta robotika industriala irudietan
Barakaldo LHn elektronikako gelak eta automatismo elektrikoz, robotez eta beste sistema programagarri batzuez hornitutako tailerrak dauzkagu. Horietan, ikasleek kontrol-zirkuituak eta -ekipoak diseinatzen eta doitzen ikasiko dute. Ekipo horiek estandarrak dira industria-sektorean, eta industria-sektoreko benetako jardunetik hurbil dauden inguruneetan proiektu praktikoak egiteko aukera ematen dute. Gure instalazioetan hainbat gailu eta makina daude:
- Robotak: Universal Robots, Omron, Kuka, ABB eta Mitsubishi.
- Arduino eta Raspberry Pi.
- Industria-sareko elektronika.
- Siemens, Omron eta Schneider kontroladore logiko programagarriak edo PLCak.
- LOGO! automatismo programatuak (modulu logiko unibertsala).
- Cognex, Omron eta OnRobot ikuspen artifizialeko sistemak eta kamerak.
- Automatismo elektronikoak eta pneumatikoak.
- Motion kontrol-teknologiak eta motorrak kontrolatzeko gailuak.
- SMC eta Festo simulazio-softwarea.
Laneratzea