Soldadura bidez mihiztatu eta materialak eralda itzazu, pieza eta ekipo industrialak sortzeko

Egiturak, hodiak eta metal-arotzeriako beste elementu batzuk muntatzeko, soldatzeko, ebakitzeko eta mekanizatzeko teknika gero eta aurreratuagoak behar dira.

Hainbat lotura- eta muntaia-sistema osatzen dituzten teknikek, sektore honetako profesionalak mota guztietako eraikuntza metalikoen fabrikazioari lotutako prozesuen maneiuan espezialista bihurtzen dituzte.

  • Familia: Fabrikazio mekanikoa

  • Goi-maila

  • 2 urte (2.000 o.)

  • Goizez: A eredua

  • Laneratze altua

  • inLan lan-poltsa

  • Erasmus

  • Ikas-ekinezko heziketa duala

Soldadura eta galdaragintza xehetasunez

Zer ikasiko duzu?

Soldadura eta galdaragintzako zikloan, metalezko egiturak eta beste industria-produktu batzuk eraikitzen, muntatzen eta konpontzen ikasiko duzu.

Xaflak, profilak eta tutuak ebaki, mekanizatu eta konformatzeko makinen eta tresnen sistema automatikoak prestatzen, metalezko eraikuntzen elementuak lortzen (xaflak, profilak eta tutuak trazatuz, ebakiz, mekanizatuz eta osatuz), egiturak eta hodiak muntatu eta kokatzen ikasiko duzu. Metal-eraikuntzen osagaiak soldadura-teknika desberdinen bidez, elektrodo estalizko (SMAW) arku elektrikozko soldaduraren bidez eta giro babestuko soldaduraren bidez (MIG-MAG eta TIG) lotzen ikasiko duzu.

Hori guztia, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jarduerak egiteko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuta.

Irteera profesionalak

Pieza metalikoak fabrikatzeko eta lotzeko eta galdaragintzako egiturak eta elementuak eraikitzeko profesionalak behar dituzten industrietan lan egin ahal izango duzu. Profesional hauek piezak ebakitzeko eta mota askotako soldadurak segurtasun baldintzetan egiteko beharrezkoak diren makinak eta erremintak menderatu behar dituzte. Lortuko dituzun gaitasun horiekin, sektoreko arlo hauetan lan egin ahal izango duzu:

  • Soldadura eta oxiebaketa
  • Metalezko egiturak muntatzea.
  • Xaflak eta galdaragintza manipulatu eta eraldatzea.
  • Metal-arotzeria.
  • Industria-hoditeria industria astunetan.

1. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Interpretazio grafikoa132 o.
Trazadura, ebaketa eta konformazioa264 o.
Mekanizazioa165 o.
Giro naturaleko soldadura264 o.
Metrologia eta saiakuntzak132 o.
Ingeles teknikoa33 o.

2. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Giro babestuko soldadura231 o.
Muntaia231 o.
Laneko prestakuntza eta orientabidea105 o.
Enpresa eta ekimen sortzailea63 o.
Lantokiko prestakuntza380 o.

Baliozkotzeak

Titulu honekin lotutako prestakuntza akademikoa edo lan-esperientzia egiaztatzen baduzu, zikloko moduluren bat baliozkotzeko eska dezakezu.

Baliozkotzeen zerrenda

Kontsultatu PDF hau [deskargatu EEItik PDFa] modulu bakoitza baliozkotzeko baldintzak ezagutzek.

Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza

Barakaldo LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez. Gure trazadura-ikasgelek, CAD softwareak eta soldadura- eta galdaragintza-tailerrek egoera problematikoak planteatzeko aukera ematen diete ikasleei. Gainera, Flipped Classroom ereduarekin kontzeptu teorikoak ikasgelatik kanpo lantzen dira, proiektuak egitea eta erronkak elkarlanaren bidez soluzioa aurkitzea erraztuz.

Planteatutako erronkei esker, gaitasun teknikoak lantzeaz gain, ikasleek zeharkako gaitasunak (talde-lana, komunikazioa, informazio-bilaketa…) garatzen dituzte proiektu praktikoen bidez. Hona hemen Barakaldoko LHn garatutako proiektuen adibide batzuk:

  • Haur-parke bat planteatzea eta eraikitzea.
  • Saiakuntzetarako makineriarako segurtasun-gailu bat diseinatzea eta eraikitzea.
  • Egurra erreko duen berogailua eraikitzea.
  • Txirbila eta txatarra biltzeko edukiontziak diseinatzea eta eraikitzea.
  • Soldadura-kabinetarako piezen euskarriak eraikitzea.

Egiteko moduak

Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko heziketa dual modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.

Ziklo hau 3 urtez ere egin daiteke, eskaintza partzialaren bidez. Modalitate honek zikloko moduluak 3 ikasturtetan zehar banatzen ditu, 2 ikasturtetan banatu beharrean, eta arratsaldez ematen da. Horri esker, ikasketak beste konpromiso batzuekin – lanpostu batekin, adibidez – hobeto uztartzen dira.

Ikasten jarrai dezakezu

Erdi-mailako ziklo hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko goi-mailako edo erdi-mailako LHko beste ikasketa batzuekin.

Departamento Fabricación Mecánica - FP Barakaldo LH

Mekanizazioa (EM)
Fabrikazio Mekanikoa

Departamento Electricidad y Electrónica - FP Barakaldo LH

Automatizazioa eta robotika industriala (GM)
Elektrizitatea eta Elektronika

Departamento Edificación y Obra Civil - FP Barakaldo LH

Eraikuntza-proiektuak (GM)
Eraikuntza eta Obra Zibila


Espezializazio-
ikastaroa

Lan egin dezakezu

Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.

Gure lan-poltsak gure ikasle eta ikasle egresatuak gure inguruko enpresetara hurbiltzea du helburu, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu.


Inlan
Barakaldoko LHko lan-poltsa


IkasEnplegu
Ikaslan Bizkaiaren lan-poltsa

Ziklo honi buruz gehiago jakin nahi duzu?

Soldadura eta galdaragintza irudietan

Barakaldo LHIIn, egiturak eta produktuak trazatzeko, soldatzeko eta fabrikatzeko beharrezkoak diren makina-erremintez hornitutako ikasgelak eta tailerrak ditugu. Metal-eraikuntzen industriak ebaketa, lotura eta konformazioko teknika modernoenak ezagutzen dituzten eta sektorean gero eta gehiago erabiltzen diren prozesuak kontrolatzen dituzten profesionalak eskatzen ditu. Hona hemen metalezko egiturak eta produktuak eraikitzeko instalazioetako batzuk:

  • Elektrodo estali bidezko arku elektrikozko soldadura-tresneria.
  • Babes-gasa (MIG/MAG) duen arku elektrikoko soldadura-tresneria.
  • Babes-gasa (TIG) duen arku elektrikoko soldadura-tresneria.
  • CNC plasma bidez ebakitzeko makinak.
  • Kurbatzeko makinak, tolesteko makinak, zizailak eta zulatzeko makinak.
  • Soldadura-robota.
  • 3D inprimagailuak.
  • Zerra automatikoak.

Gainera, planoak 3Dren bidez diseinatzeko software eguneratua dugu Autodesk edo SolidEdge erabilita, eta 2Dkoa AutoCAD bidez, baita zenbakizko kontroleko softwarearen eta simulagailuen bidez kontrolatutako ebaketa-makinak ere.

Laneratzea

Okupazio tasa
Enplegu egonkorra duten pertsona landunak

Lotutako enplegua duten pertsona landunak
Lanaldi osoko enpleguarekin diharduten pertsonak