Industria-sektorean produkzio-ekipo automatizatuak instalatu eta konpondu itzazu
Produkzio-teknologia automatizatuak 4.0 industriaren ardatza dira, eta horiek ezartzeko muntaketa- eta programazio-prozesuetan mekanika zein elektronika menderatzen duten profesionalak behar dira.
Lanbide-profil horrek eskari handia du sektorean, ekoizpen-lerroen funtzionamendu egokia mantentzen duten sistemak diseinatu, muntatu eta konpontzeko gaitasuna duelako.
-
Familia: Instalatze eta Mantentze Lanak
-
Goi-maila
-
2 urte (2.000 o.)
-
Goizez: D eredua
Arratsaldez: A eredua
-
Laneratze altua
-
inLan lan-poltsa
-
Erasmus
-
Ikas-ekinezko heziketa duala
Mekatronika industriala xehetasunez
Zer ikasiko duzu?
Mekatronika industriala zikloan, sistema mekatroniko industrialak konfiguratzen ikasiko duzu, funtzionamendu-parametroak gainbegiratuz eta instalazio elektriko eta mekanikoak kalkulatu, programatu eta simulatzeko beharrezkoak diren aplikazio informatikoak kontrolatuz.
Gai izango zara tresnerian disfuntzioak diagnostikatzeko eta detektatzeko, eta konponketak eta mantentze-lanak egiteko, produkzio-lerroek behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatuz.
Industria-sektorean erabiltzen diren automatismoak, industria-robotak eta makinak abian jartzeko lanak ere gainbegiratu eta gauzatu ahal izango dituzu.
Irteera profesionalak
Industria-sektorean mekanikako eta elektronikako profesional gisa lan egin ahal izango duzu, produkzio-lerroan makineria, ekipo automatikoak eta robotak muntatzeko eta mantentzeko zereginak planifikatuz eta gauzatuz. Sistema mekatroniko industrialak diseinatzeko eta programatzeko gaitasun teknikoekin, makineriaren funtzionamenduaren arduradun egin zaitezke eta konponketa-prozesuak gainbegiratu, arlo profesional hauetako taldeburu izanik:
- Makineria eta tresneria industrialeko instalazioak mantentzeko prozesuak planifikatzea eta programatzea.
- Makineria eta tresneria industrialeko instalazioak muntatzea.
- Makineria eta tresneria industrialeko instalazioak mantentzea.
1. ikastaroa
Moduluak | Orduak |
---|---|
Sistema elektrikoak eta elektronikoak | 132 o. |
Sistema hidraulikoak eta pneumatikoak | 132 o. |
Makina-elementuak | 99 o. |
Fabrikazio-prozesuak | 165 o. |
Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa | 132 o. |
Sistemen integrazioa | 231 o. |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 99 o. |
2. ikastaroa
Moduluak | Orduak |
---|---|
Sistema mekanikoak | 160 o. |
Sistema mekatronikoen konfigurazioa | 160 o. |
Sistema mekatronikoen simulazioa | 80 o. |
Mantentze-lanen eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa | 100 o. |
Mekatronika industrialeko proiektua | 50 o. |
Ingeles teknikoa | 40 o. |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 60 o. |
Lantokiko prestakuntza | 360 o. |
Baliozkotzeak
Titulu honekin lotutako prestakuntza akademikoa edo lan-esperientzia egiaztatzen baduzu, zikloko moduluren bat baliozkotzeko eska dezakezu..
Baliozkotzeen zerrenda
Kontsultatu PDF hau [deskargatu EEItik PDFa] modulu bakoitzaren baliozkotze-baldintzak ezagutzeko.
Ikaskuntza-metodologia berritzaileak: Ethazi
Barakaldo LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez, hau da, Ethazi metodologiaren bidez. Gure tailerrak mota askotako industria-makinez eta sistema elektriko eta elektronikoez hornituta daude, eta ikasleek benetako industriatik hurbil dagoen ingurune batean planteatutako erronkak gainditzen dituzte, lankidetzaren eta praktikaren bidez.
Ethazi metodologiaren barruan, mekatronikaren gaitasun teknikoak lantzeaz gain, ikasleek zeharkako gaitasunak (talde-lana, komunikazioa, informazio-bilaketa…) garatzen dituzte proiektu praktikoen bidez. Hona hemen Barakaldoko LHn garatutako proiektuen adibide batzuk:
- Siemens Logo bidez estazio automatizatuak sortzea; adibidez, ponpaketa-estazioa.
- Industria-ontziratzeko automatizazio-enpresa sortzea.
- Aparkaleku adimentsu baterako automatizazio-prozesua diseinatzea.
- Makina saltzailea diseinatu, fabrikatu eta muntatzea.
Egiteko moduak
Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko heziketa dual modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.
Ikasten jarrai dezakezu
Goi-mailako ziklo hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko LHko beste ikasketa batzuekin, edo lan-bide jakin baterantz espezializatu zaitezke espezializazio-ikastaro batekin. Unibertsitatera sartzeko aukera ere lortzen duzu.
Mantentze-lan elektromekanikoak (EM)
Instalatze eta Mantentze Lanak
Instalazio elektrikoak eta automatikoak (EM)
Elektrizitatea eta Elektronika
Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak (GM)
Elektrizitatea eta Elektronika
Unibertsitatea
Espezializazio-
ikastaroa
Lan egin dezakezu
Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu. Gure lan-poltsak gure inguruko enpresetara hurbildu nahi ditu gure ikasleak eta ikasle ohiak, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu
Ziklo honi buruz gehiago jakin nahi duzu?
Mekatronika industriala irudietan
Barakaldo LHn mekanizazio-tailerrak eta industria-makineria ditugu, ikaskuntza sektoreko benetako lan-ingurune batera hurbiltzeko. Instalazio horietan, ikasleek fabrikazioko makina-erremintekin lan egiten dute (tornuak, fresatzeko makinak, zulatzeko makinak, hariztatzeko makinak edo zinta-zerrak), eta produkzio-lerro automatizatuak muntatzen, konpontzen eta abian jartzen ikasten dute. Horretarako, kontroladore logiko programagarriak edo Siemens eta Omron PLCak eta Mitsubishi, UR, ABB-120 eta ABB-360, Doosan edo Kukako robotak ditugu, industrian asko erabiltzen den ekipamendua, bai eta pneumatika-hidraulikako, elektrizitateko eta muntaia mekanikoko praktikak egiteko espazioak, makineria eta ekipamendua ere.
Jarduera horiek egiteko, tailer espezifiko hauek ditugu:
- Instalazio pneumatikoak eta hidraulikoak muntatzeko tailerra.
- Mekanizazio-prozesuen tailerra.
- Automatak, robotak, zelula malgua eta eskanerrak programatzeko eta kontrolatzeko tailerra.
- Koadro eta makina elektrikoak muntatzeko tailerra.
- Sistema mekatronikoak konfiguratzeko eta simulatzeko tailerra.
- Makineria muntatzeko, konpontzeko eta prest jartzeko tailerra.
Era berean, robotak eta beste sistema automatiko batzuk diseinatzeko, simulatzeko eta programatzeko software ugari dugu.
Laneratzea