Ongizate pertsonala hobetzeko tratamendu estetikoak garatu eta planifika itzazu

Tratamendu estetiko aurreratuek ongizatea eta zaintza pertsonala sustatzeko moduak eskaintzen dizkiete herritarrei, eta teknologien eta prozedura berrien aurrerapenak gero eta ezagutza gehiago eskatzen ditu.

Testuinguru horretan, estetika integraleko, hidroterapiako, mikropigmentazioko edo beltzarantzeko profesionalek zeregin nagusia dute zerbitzu estetikoen sektorean, ongizatea sustatzeko mota guztietako tratamenduak eskaintzeko gaitasuna dutelako.

  • Familia: Irudi Pertsonala

  • Goi-maila

  • 2 urte (2.000 o.)

  • Goizez: A eredua

  • Laneratze ertaina

  • inLan lan-poltsa

  • Erasmus

  • Ikas-ekinezko heziketa duala

Estetika integrala eta ongizatea xehetasunez

Zer ikasiko duzu?

Estetika integrala eta ongizatea zikloan, zerbitzu estetikoak planifikatzen eta garatzen ikasiko duzu, bezeroari aholkuak emanez eta tratamenduen eta kosmetikoen ondorioen berri emanez, bai eta aplikatu aurretik eta ondoren jarraitu beharreko neurrien eta ohitura onen berri emanez ere. Besteak beste, hidroterapia, ilea aldi baterako eta behin betiko kentzeko prozesuak, masajea eta drainatze linfatiko eta estetikoa edo mikropigmentazio bidezko makillaje zuzentzailea menderatuko dituzu.

Gainera, establezimendu bateko materialen hornidura eta logistika kudeatu ahal izango duzu, eta sektoreko merkaturatze- eta salmenta-prozesuetan aritu.

Ziklo honek, halaber, erradiazio ultramore bidez beltzarantzeko lanak egin ditzakezula ziurtatzen du, eta mikropigmentazioan aritzen diren establezimenduetan lan egin dezakezula.

Irteera profesionalak

Irudi pertsonala zaintzeko eta zaintza estetikoak egiteko sektoreko enpresetan lan egin ahal izango duzu, estetika integraleko tratamenduetako, teknika hidrotermaletako, pigmentuen mikroezarpeneko edo depilazio aurreratuko profesional gisa. Era berean, profil hori merkataritza-establezimenduetan produktuak erakusteko eta saltzeko erabil daiteke, eta bezeroari aholkuak eman diezazkioke tratamenduei, zainketei eta hartu beharreko neurriei buruz. Estetika integrala menderatzen duten pertsonek zerbitzu-teknika hauek egin ditzakete:

  • Estetizista.
  • Teknika hidroestetikoetako espezialista.
  • Tratamendu estetiko integraletako teknikaria.
  • Mikropigmentazioko teknikaria.
  • Depilazio mekanikoko eta aurreratuko teknikaria.
  • Aparatu estetikoetako teknikaria.
  • Drainatze linfatiko estetikoko teknikaria.
  • Lanbide arautua: beltzarantze artifiziala, erradiazio ultramorea erabiliz.
  • Lanbide arautua: tatuajea, mikropigmentazioa eta piercinga.

Gainera, sektoreko lanbide-arlo hauetan jardun ahal izango duzu:

  • Enpresa estetikoetako harrera.
  • Enpresa estetikoetako eta spa eta bainuetxeetako irudi pertsonaleko arloetako zuzendaritza teknikoa.
  • Merkataritza-jarduera sektoreko enpresetan.
  • Kosmetikako eta estetikako aholkularitza.

1. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Aparatologia estetikoa132 o.
Estetika hidrotermala165 o.
Depilazio aurreratua165 o.
Masaje estetikoa198 o.
Irudi pertsonaleko prozesu fisiologikoak eta higienekoak99 o.
Estetika eta ongizateko kosmetika132 o.
Laneko prestakuntza eta orientabidea99 o.

2. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Drainatze estetikoa eta presio bidezko teknikak120 o.
Mikropigmentazioa140 o.
Dermoestetika100 o.
Tratamendu estetiko integralak140 o.
Estetika integral eta ongizateko proiektua50 o.
Ingeles teknikoa40 o.
Enpresa eta ekimen sortzailea60 o.
Lantokiko prestakuntza360 o.

Baliozkotzeak

Titulu honekin lotutako prestakuntza akademikoa edo lan-esperientzia egiaztatzen baduzu, zikloko moduluren bat baliozkotzeko eska dezakezu.

Baliozkotzeen zerrenda

Kontsultatu PDF hau [deskargatu EEItik PDFa] modulu bakoitza baliozkotzeko baldintzak ezagutzeko.

Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza

Barakaldo LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez. Estetika integraleko eta ongizateko gure ikasgeletan, modulu bakoitzerako berariazko teknologia eta zonaldez hornituta, ikasleek praktikaren bidez estetika- eta edertasun-zerbitzuak gauzatzeko beharrezkoak diren trebetasunak ikasten dituzte.

Ikaskuntza-ingurune erreal bat simulatuz, bi ikasturteetan ikasleek bezeroekin lan egiten dute, eta prestakuntza enpresako praktikekin amaitzen dute.

Metodologia horren bidez, gaitasun teknikoak lantzeaz gain, ikasleek zeharkako konpetentziak garatzen dituzte, hala nola talde-lana eta komunikazioa, eta sektoreko enpresa baten benetako jardunetik hurbil dagoen testuinguru batean eratzen da.

Egiteko moduak

Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko heziketa modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.

Ikasten jarrai dezakezu

Goi-mailako ziklo hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko LHko beste ikasketa batzuekin, edo lan-bide jakin baterantz espezializatu zaitezke espezializazio-ikastaro batekin. Unibertsitatera sartzeko aukera ere lortzen duzu.


Unibertsitatea


Espezializazio-
ikastaroa

Lan egin dezakezu

Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.

Gure lan-poltsak gure ikasle eta ikasle egresatuak gure inguruko enpresetara hurbiltzea du helburu, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu.


Inlan
Barakaldoko LHko lan-poltsa


IkasEnplegu
Ikaslan Bizkaiko lan-poltsa

Ziklo honi buruz gehiago jakin nahi duzu?

Estetika integrala eta ongizatea irudietan

Barakaldo LHIIn estetika integraleko eta ongizateko tailerrak ditugu, moduluen arabera bereizitako espazioekin, eta gure ekipamenduak eremu guztietako aparatu espezializatuak ditu, sektorean asko erabiltzen direnak. Instalazio eta teknologia horiekin, ikasleek estetika eta edergintzako ikastetxe bateko benetako jardunetik hurbil dagoen ingurune batean ikasten dute. Hona hemen gure instalazioetan ditugun tailerretako batzuk:

  • Gorputz-tailerra.
  • Aurpegiko tailerra.
  • Laser-teknologiarekin depilatzeko eremua.
  • Aldagelak dituen eremu hidrotermala.
  • Mikropigmentazio-gunea.

Laneratzea

Okupazio-tasa
Enplegu egonkorra duten pertsona landunak

Lotutako enplegua duten pertsona landunak
Lanaldi osoko enpleguarekin diharduten pertsonak