Ikaskuntzan eta garapenean funtsezko pieza izan zaitez, adin txikienetatik hasita
Haurtzaroko hazkundearen lehen urteak erabakigarriak dira nortasunaren garapenean, adimen emozionalean eta haurrek duten mundua ulertzeko moduan.
Beraz, haur-hezitzaileek funtsezko zeregina dute ikaskuntza gidatzeko, sormena sustatzeko eta bizitzako lehen etapa honetan trebetasun sozial eta kognitiboak lantzeko orduan.
-
Gizarte eta Kultura Zerbitzuak
-
Goi-maila
-
2 urte (2.000 o.)
-
Goizez: D eredua
Aukera ingelesez
-
Laneratze ertaina
-
inLan lan-poltsa
-
Erasmus
-
Ikas-ekinezko heziketa duala
Haur Hezkuntza xehetasunez
Zer ikasiko duzu?
Haur Hezkuntzako zikloan, ikaskuntza-etapa honetako lehen zikloan hezkuntza-proiektuak diseinatzen, aplikatzen eta ebaluatzen ikasiko duzu, jarduerak programatuz eta haurren beharretara egokituz.
Gizarte-trebetasunak eta psikomotrizitatea garatzeko prozesuan laguntzeko gai izango zara, sormena piztuz, ohiturak sortuz eta eguneroko bizitzarako oinarrizko trebetasunak irakasten hasiz.
Gatazkak konpontzeko, ikasgelan kultura-aniztasuna kudeatzeko eta familiekin komunikazio arina izateko tresnak ere izango dituzu.
Irteera profesionalak
Eremu formalean (haur-eskola baimenduak) hezitzaile gisa lan egin ahal izango duzu haur-hezkuntzako lehen zikloan, 0 urtetik 3 urtera bitarteko etapan.
Era berean, 6 urtera arteko adingabeekin lan egin ahal izango duzu gizarte-arriskuko egoeran dauden familiei laguntzeko erakundeetan edo programa espezifikoetan, eta haurren aisialdiko jardueretan, ludoteketan, kultura-etxeetan, liburutegietan, aisialdi-zentroetan eta antzeko erakundeetan.
1. Ikasturtea
Moduluak | Orduak |
---|---|
Haurraren autonomia pertsonala eta osasuna | 198 o. |
Adierazpena eta komunikazioa | 198 o. |
Garapen kognitiboa eta motorra | 198 o. |
Garapen sozioafektiboa | 165 o. |
Gizarte-trebetasunak | 132 o. |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 99 o. |
2. Ikasturtea
Moduluak | Orduak |
---|---|
Haur-hezkuntzaren didaktika | 200 o. |
Haur-jolasa eta bere metodologia | 140 o. |
Familiekin lankidetzan aritzea eta arrisku sozialean dauden adingabeei arreta eskaintzea | 100 o. |
Lehen laguntzak | 60 o. |
Haurrei arreta eskaintzeko proiektua | 50 o. |
Ingeles teknikoa | 40 o. |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 60 o. |
Lantokiko prestakuntza | 360 o. |
Baliozkotzeak
Titulu honekin lotutako prestakuntza akademikoa edo lan-esperientzia egiaztatzen baduzu, zikloko moduluren bat baliozkotzeko eska dezakezu.
Baliozkotzeen zerrenda
Kontsultatu PDF hau [deskargatu EEItik PDFa] modulu bakoitza baliozkotzeko baldintzak ezagutzeko.
Ikaskuntza-metodologia berritzaileak: Ethazi
Barakaldo LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez, hau da, Ethazi metodologiaren bidez. Ikasleek Haur Hezkuntzaren testuinguruan planteatutako erronkei aurre egin behar diete, ikastetxean eskuragarri dauden baliabideak eta tresna digitalak erabiliz eta taldean lan eginez.
Ethazi metodologiaren barruan, gaitasun teknikoak lantzeaz gain, ikasleek zeharkako gaitasunak garatzen dituzte, hala nola autonomia, ekimena, komunikazioa edo proiektu praktikoetako lankidetza-lanaren bidez informazioa bilatzea. Honako hauek dira Barakaldoko LHn garatutako proiektuetako batzuk:
- “Bidea egiten“: ikastetxeko Zereginen Ikaskuntzarako Gelarekiko lankidetza, zikloko lan-irteeretako bat nola gauzatzen den ezagututa.
- “Tatxan“: haurrentzako ikuskizunak eszenaratzea Barakaldoko ikastetxeetan.
- KCD GKEarekin lankidetzan aritzea “Zinema ikusezina” eta “Klaketa” programetan.
- “4.0 balioak”: jasangarritasuna sustatzeko pertsonak eta profesionalak prestatzeko proiektua.
Egiteko moduak
Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko heziketa dual modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.
Ikasten jarrai dezakezu
Goi-mailako ziklo hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko LHko beste ikasketa batzuekin, edo lan-bide jakin baterantz espezializatu zaitezke espezializazio-ikastaro batekin. Unibertsitatera sartzeko aukera ere lortzen duzu.
Unibertsitatea
Espezializazio-
ikastaroa
Lan egin dezakezu
Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.
Gure lan-poltsak gure inguruko enpresetara hurbildu nahi ditu gure ikasleak eta ikasle ohiak, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu.
Ziklo honi buruz gehiago jakin nahi duzu?
Haur Hezkuntza irudietan
Barakaldo LHIIn, gela balioaniztunak ditugu, planteatutako jardueretara eta ikaskuntza-beharretara egokitzeko modukoak, eta Ethazi proiektu praktikoak eta talde-lana sustatzen dituzte. Gainera, gela irekiak eta gardenak ditugu psikomotrizitate-lanak, talde-dinamikak eta antzeko ariketak egiteko.
Laneratzea