Planoak diseinatu eta etxebizitzak eraikitzeko obrak gara itzazu

 

Etxebizitzen eraikuntzaren sektorea ezinbestekoa da lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialean, eta obra-proiektuak planteatzeko gai diren profesionalak behar ditu, neurketak eginez eta planoak informatika-aplikazioekin diseinatuz.

Lanbide-profil honek eskari handia du, proiektuen bideragarritasuna aztertzeko, dokumentazio teknikoa kudeatzeko eta araudiarekin bat datozen obra-ziurtagiriak egiteko gaitasuna duelako.

  • Familia: Eraikuntza eta Obra Zibila

  • Goi-maila

  • 2 urte (2.000 o.)

  • Goizez: A eredua

  • Laneratze altua

  • inLan lan-poltsa

  • Erasmus

  • Ikas-ekinezko heziketa duala

Eraikuntza-proiektuak xehetasunez

Zer ikasiko duzu?

Eraikuntza-proiektuak zikloan, eraikuntza-proiektuak planteatzen ikasiko duzu. Horretarako, instalazio baten elementuen dokumentazio teknikoa eta grafikoa, neurketak eta dimentsionamendua landuko dituzu, eta iturgintza, saneamendua, klimatizazioa, aireztapena, elektrizitatea edo telekomunikazioak menperatuko dituzu.

Horretarako, eraikuntzan erabiliko diren 2D eta 3Dko ereduak eta planoak diseinatzeko informatika-aplikazioak erabiltzeko gai izango zara, eta etxebizitzen energia-eraginkortasuna aztertu ahal izango duzu edo energia-ziurtapeneko prozesuetan lagundu ahal izango duzu.

Irteera profesionalak

Eraikuntzaren sektorean diharduten enpresetan lan egin ahal izango duzu, eta, zehazki, etxebizitzen eraikuntzan espezializatutakoetan. Profesionala izango zara proiektuen planteamenduan eta aurkezpenean, eraikuntzak eta lursailak jasotzen eta beharrezko dokumentazioa prestatzen, sektoreko hainbat lanpostu profesionaletan balioaniztun bihurtuz:

  • Eraikuntzako delineatzaile proiektugilea.
  • Instalazioetako delineatzailea.
  • Eraikuntzako maketagilea.
  • Zuinketetan espezialista.
  • Kostu-kontroleko teknikariaren, planifikatzailearen edo bulego teknikoko buruaren laguntzailea
  • Dokumentu-kontroleko teknikaria.
  • Eraikuntzako maketagilea.
  • Eraikinen energia-eraginkortasuneko teknikaria.
  • Eraikinen ziurtapen energetikoko prozesuan laguntzailea.

1. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Eraikuntza-egiturak99 o.
Eraikinen diseinua eta eraikuntza165 o.
Eraikuntza-irudikapenak330 o.
Eraikuntza-instalazioak132 o.
Eraikuntzako neurketak eta balioespenak99 o.
Energia-eraginkortasuna eraikuntzan66 o.
Laneko prestakuntza eta orientabidea99 o.

2. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Bizitegi-eraikuntzako proiektuen garapena180 o.
Bizitegiz bestelako eraikuntza-proiektuen garapena120 o.
Eraikuntza-zuinketak120 o.
Eraikuntzako plangintza80 o.
Ingeles teknikoa40 o.
Enpresa eta ekimen sortzailea60 o.
Lantokiko prestakuntza360 o.

Baliozkotzeak

Titulu honekin lotutako prestakuntza akademikoa edo lan-esperientzia egiaztatzen baduzu, zikloko moduluren bat baliozkotzeko eska dezakezu.

Baliozkotzeen zerrenda

Kontsultatu PDF hau [deskargatu EEItik PDFa] modulu bakoitza baliozkotzeko baldintzak ezagutzeko.

Ikaskuntza-metodologia berritzaileak: Ethazi

Barakaldo LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez, hau da, Ethazi metodologiaren bidez. Gure ordenagailu-gelaetako diseinatzeko eta eraikitzeko softwareari esker, ikasleei familia bakarreko etxebizitza egokitu bat diseinatzeko proiektu bat planteatzen zaie, sektoreko benetako jardunetik hurbil dagoen egoera batean ikasteko. Erronkei soluzioa aurkitzeko prozesu honen ardatza lan digitala da, proiektua planifikatzeko eta gauzatzeko 3D diseinu-programak erabiliz (BIM metodologia edo Building Information Modeling ere esaten zaio).

Ethazi metodologiaren barruan, eraikitze eta eraikuntzaren konpetentzia teknikoak lantzeaz gain, ikasleek zeharkako konpetentziak (talde-lana, komunikazioa, informazio-bilaketa…) garatzen dituzte proiektu praktiko horien eta lankidetza-lanaren bidez.

Egiteko moduak

Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko heziketa dual modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.

Ikasten jarrai dezakezu

Goi-mailako ziklo hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko LHko beste ikasketa batzuekin, edo lan-bide jakin baterantz espezializatu zaitezke espezializazio-ikastaro batekin. Unibertsitatera sartzeko aukera ere lortzen duzu.

Departamento Edificación y Obra Civil - FP Barakaldo LH

Obra zibileko proiektuak (GM)
Eraikuntza eta Obra Zibila


Unibertsitatea


Espezializazio-
ikastaroa

Lan egin dezakezu

Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.

Gure lan-poltsak gure inguruko enpresetara hurbildu nahi ditu gure ikasleak eta ikasle ohiak, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu.


Inlan
Barakaldoko LHko lan-poltsa


IkasEnplegu
Ikaslan Bizkaiko lan-poltsa

Ziklo honi buruz gehiago jakin nahi duzu?

Eraikuntza-proiektuak irudietan

Barakaldo LHIIn ordenagailu-gelak ditugu, eraikitze eta eraikuntzaren sektorean gehien erabiltzen den softwarea dutenak, ikasleek benetako enpresa baten ingurunetik gertuago etxebizitzak diseinatzeko proiektuak gara ditzaten. Era berean, programa horietako batzuk ikasleen eskura jartzen ditugu beren ordenagailu pertsonaletan, eta ikasgelatik kanpoko ikaskuntza sustatzen dugu. Hauek dira ikastetxean ditugun programa eta ekipoetako batzuk:

  • Autodesk eraikitzeko diseinu-softwarea: AutoCAD, Infraworks eta Civil3D.
  • TcpMDT eta QGIS software topografikoa.
  • Eraikuntzako eta obra zibileko proiektuen kostua eta denbora kudeatzeko Presto softwarea.
  • GNSS sistema (satelite bidezko nabigazio-sistema globala), hargailuarekin, antenarekin eta Leica kontrolagailuarekin.
  • Leica estazio totalak.
  • Nibel optikoak.
  • DJI droneak: Phantom 4 Pro eta Mavic Mini 2.
  • Plotter HP Designjet 795.
  • Laser-ebakigailua.

Laneratzea

Okupazio-tasa
Enplegu egonkorra duten pertsona landunak

Lotutako enplegua duten pertsona landunak
Lanaldi osoko enpleguarekin diharduten pertsonak