Diseño en Fabricación Mecánica FP Barakaldo LH-0

Fabrikazio-industriako tresnen eta ekipamendu-ondasunen prototipoak diseinatu eta optimiza itzazu

Industria-tresnen, -piezen eta -mekanismoen diseinua funtsezko faktorea da industriako ekoizpen-prozesuei balio erantsia emango dieten ekipamendu-ondasunak ekoizteko.

Produktuaren kalitatea eta berrikuntza eta hobekuntza posibleak diseinu industrialaren eskutik datoz beti.

Piezak asmatzearekin eta prototipatzearekin lotutako informatika-tresnak eta prozedura teknikoak menderatzea eskatzen duen lanbide-arloa da hau.

  • Familia: Fabrikazio mekanikoa

  • Goi-maila

  • 2 urte (2.000 o.)

  • Goizez: A eredua

  • Laneratze altua

  • inLan lan-poltsa

  • Erasmus

  • Ikas-ekinezko heziketa duala

Fabrikazio mekanikoko diseinua xehetasunez

Zer ikasiko duzu?

Fabrikazio mekanikoko diseinuaren zikloan, pieza eta tresneria industrialak asmatzen, horiek dimentsionatzeko kalkuluak egiten eta fabrikazio-planoak marrazten ikasiko duzu, CADeko softwarearen laguntzarekin.

Gai izango zara beharrezko osagaiak hautatzeko, saiakuntza-planak ezartzeko eta prototipoaren fabrikazioan aurkitutako arazoen arabera aldaketak egiteko; hori guztia, pieza edo produktua fabrikatzeko beharrezko dokumentazio teknikoa landuta eta antolatuta.

Irteera profesionalak

Metalak, polimeroak, elastomeroak eta beste material mota batzuk eraldatzeko industrietan lan egin ahal izango duzu, piezen, moldeen eta produktuen diseinuan jardunez. Horretarako, prototipoak planteatzeko CAD diseinu-softwarea erabiltzeaz arduratuko zara, bai eta produktua amaitu ondoren produkziorako beharrezkoak diren fabrikazio-prozesuak ezartzeaz ere. Diseinuko profesionalak makineriaren eta ekipamendu-ondasunen eraikuntzako azpisektoreetako arlo hauetan aritzen dira:

  • Delineatzaile proiektugilea.
  • CAD bidezko diseinua.
  • Produktuak, matrizeak, tresnak, moldeak eta bestelako produktuak garatzea.

1. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa198 o.
Produktu mekanikoen diseinua297 o.
Fabrikazioaren automatizazioa198 o.
Fabrikazio mekanikoko teknikak198 o.
Laneko prestakuntza eta orientabidea99 o.

2. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen diseinua240 o.
Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua120 o.
Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua140 o.
Produktu mekanikoak diseinatzeko proiektua50 o.
Ingeles teknikoa40 o.
Enpresa eta ekimen sortzailea60 o.
Lantokiko prestakuntza360 o.

Baliozkotzeak

Titulu honekin lotutako prestakuntza akademikoa edo lan-esperientzia egiaztatzen baduzu, zikloko moduluren bat baliozkotzeko eska dezakezu.

Baliozkotzeen zerrenda

Kontsultatu PDF hau [deskargatu EEItik PDFa] modulu bakoitza baliozkotzeko baldintzak ezagutzeko.

Ikaskuntza-metodologia berritzaileak: Ethazi

Barakaldo LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez, hau da, Ethazi metodologiaren bidez. Zenbakizko kontrol bidezko makina-erremintez eta beste sistema automatiko batzuez hornitutako tailerrak ditugu, baita Siemens NX, Solid Edge eta Inventor bidezko diseinurako ordenagailu-gelak eta solidotzeko eta betetzeko simulagailuak ere, hala nola Quikcast edo Moldflow. Bitarteko horiekin, egoera problematikoak planteatzen dizkiegu ikasleei, erronkak elkarlanaren bidez konpon ditzaten.

Ethazi metodologiaren barruan, gaitasun teknikoak lantzeaz gain, ikasleek zeharkako gaitasunak (talde-lana, komunikazioa, informazio-bilaketa…) garatzen dituzte proiektu praktikoen bidez.

Hona hemen Barakaldoko LHn garatutako proiektuen adibide batzuk:

  • Fresatzeko makinarako euskarriak fresatzea, tenplatzea, arteztea eta laserraren bidezko markatzea.
  • Komunerako euskarri erregulagarria mugikortasun urriko pertsonentzat.
  • Errodamenduetarako euskarria diseinatzea, solidotzearen simulatzea eta betetzea.

Egiteko moduak

Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko heziketa dual modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.

Ikasten jarrai dezakezu

Goi-mailako ziklo hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko LHko beste ikasketa batzuekin, edo lan-bide jakin baterantz espezializatu zaitezke espezializazio-ikastaro batekin. Unibertsitatera sartzeko aukera ere lortzen duzu.

Departamento Fabricación Mecánica - FP Barakaldo LH

Mekanizazioa (EM)
Fabrikazio Mekanikoa

Departamento Instalaciones y Mantenimiento - FP Barakaldo LH

Mekatronika industriala (GM)
Instalatze eta Mantentze Lanak

Departamento Instalaciones y Mantenimiento - FP Barakaldo LH

Mantentze-lan elektromekanikoak (EM)
Instalatze eta Mantentze Lanak


Unibertsitatea


Espezializazio-
ikastaroa

Lan egin dezakezu

Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.

Gure lan-poltsak gure inguruko enpresetara hurbildu nahi ditu gure ikasleak eta ikasle ohiak, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu.


Inlan
Barakaldoko LHko lan-poltsa


IkasEnplegu
Ikaslan Bizkaiko lan-poltsa

Ziklo honi buruz gehiago jakin nahi duzu?

Fabrikazio mekanikoko diseinua irudietan

Barakaldo LHn, metal sektoreko piezak eta produktuak diseinatzeko lanetan ikasleak prestatzeko beharrezko tresnak eta softwarea dituzten ikasgelak eta tailerrak ditugu. Hona hemen diseinura bideratutako fabrikazio mekanikoko instalazioetako batzuk:

  • Tornu paraleloak eta fresatzeko makina bertikal eta horizontalak, guztiak bistaratzaile eta display digitalez hornituak.
  • Artezteko makina lau tangentzialak eta kanpoaldeko eta barrualdeko zilindrikoak.
  • Hari eta sartze bidezko elektrohigadurako makinak.
  • Soldadura-ekipamendua.
  • 3D inprimagailua.
  • Laserra markatzeko makina.

Softwareari dagokionez, 2D eta 3Dko diseinu-programa eguneratuak ditugu, hala nola Autocad, SolidEdge, NX Unigraphics, Inventor, Quickcast edo Fusion 360, eta horietako batzuk ikasleen eskura jartzen ditugu, bai ikasgela barruan bai kanpoan ikaskuntza errazteko. Halaber, gure automatizazio-ikasgelek panel pneumatikoak, elektropneumatikoak eta hidraulikoak eta Siemens automatak dituzte, Festo Fluidsim simulazio-softwarea dutelarik.

Laneratzea

Okupazio-tasa
Enplegu egonkorra duten pertsona landunak

Lotutako enplegua duten pertsona landunak
Lanaldi osoko enpleguarekin diharduten pertsonak