Metalezko egitura eta pieza industrialen ekoizpena diseinatu eta kudea itzazu.

Goi-mailako ziklo hau ikasten duten pertsonak  metalezko egituren eta produktuen fabrikazioan funtsezkoak dira.

Sektore oso teknologikoa da, eta egitura horiek diseinatzeko, eraikitzeko eta egiaztatzeko prozesuetan sistema automatizatuak txertatzen dituzten profesionalak behar ditu.

  • Familia: Fabrikazio mekanikoa

  • Goi-maila

  • 2 urte (2.000 o.)

  • Goizez: A eredua

  • Laneratze altua

  • inLan lan-poltsa

  • Erasmus

  • Ikas-ekinezko heziketa duala

Eraikuntza metalikoak xehetasunez

Zer ikasiko duzu?

Eraikuntza metalikoak zikloan, metalezko egiturak eta produktuak diseinatzen ikasiko duzu, besteak beste, industria-biltegiratzerako andel eta hodiak, eta metalezko egiturak oro har. Horretarako, beharrezko kalkuluak egingo dituzu CAD softwarearen laguntzarekin, dokumentazio teknikoa landuz eta fabrikaziorako beharrezko materialak ezarriz.

Gainera, azpiegitura horien produkzioa kudeaketa-tresnekin programatuko duzu, makinak, ekipoak, robotak eta beste sistema automatizatu batzuk kontrolatuta.

Irteera profesionalak

Mota guztietako eraikuntza metalikoak ekoizten dituzten industrietan lan egin ahal izango duzu: galdaragintza eta hoditeria industriala, garraioaren sektorean karrozeriak eta atoiak fabrikatzea, ontzigintza, eta abar. Sektore horietan, CAD softwarearen laguntzarekin eraikuntza metalikoak diseinatzeko gai diren profesionalak behar dira, bai eta piezak eta egiturak batzeko eta konformatzeko prozesuak gauzatzeko gai direnak ere, zenbakizko kontrol bidezko makina-erremintak eta beste tresna batzuk erabiliz. Gaitasun horiekin, industriako profesional egin zaitezke arlo hauetan:

  • Galdaragintzako eta egitura metalikoetako ordenagailuz lagundutako diseinua (CAD).
  • Galdaragintzako eta egitura metalikoetako delineatzaile proiektugilea.
  • Metal-eraikuntzetako fabrikazioaren eta muntatzaileen arduraduna.
  • Galdaragintzako eta egituretako diseinu teknikoa.
  • Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuak programatzea.
  • Hodiak eta eraikuntza mekanikoak garatzea.
  • Metal-eraikuntzetako eta muntaiako tailerreko arduraduna.

1. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa165 o.
Metal-eraikuntzen prozesuen definizioa165 o.
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa165 o.
Metal-eraikuntzen mekanizazio-, ebaketa- eta konformazio-prozesuak198 o.
Metal-eraikuntzen lotura- eta muntaia-prozesuak198 o.
Laneko prestakuntza eta orientabidea99 o.

2. Ikasturtea

ModuloakOrduak
Metal-eraikuntzen diseinua280 o.
Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa100 o.
Produkzioaren programazioa120 o.
Metal-eraikuntzen proiektua50 o.
Ingeles teknikoa40 o.
Enpresa eta ekimen sortzailea60 o.
Lantokiko prestakuntza360 o.

Baliozkotzeak

Titulu honekin lotutako prestakuntza akademikoa edo lan-esperientzia egiaztatzen baduzu, zikloko moduluren bat baliozkotzeko eska dezakezu.

Baliozkotzeen zerrenda

Kontsultatu PDF hau [deskargatu EEItik PDFa] modulu bakoitza baliozkotzeko baldintzak ezagutzeko.

Erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza

Barakaldo LHn metodologia praktikoa gure hezkuntza-planetan txertatzen dugu, erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bidez. Gure trazadura-gelaz, ordenagailuez eta soldadura-tailerrez gain, egoera arazotsuak planteatuz ikasleak gaitzeko aukera ematen duten beste instalazio batzuetarako sarbidea ere badugu. Gainera, Flipped Classroom ereduarekin kontzeptu teorikoak ikasgelatik kanpo lantzen dira, proiektuak egitea eta erronkak elkarlanaren bidez ebaztea erraztuz.

Planteatutako erronkei esker, gaitasun teknikoak lantzeaz gain, ikasleek zeharkako gaitasunak (talde-lana, komunikazioa, informazio-bilaketa…) garatzen dituzte proiektu praktikoen bidez. Hona hemen Barakaldoko LHn garatutako proiektuen adibide batzuk:

  • Industria-nabea, zubi-garabiduna.
  • Food Truck (janari azkarreko kamioneta).
  • ZAWPerako (Zorrotzaurre Art Work In Progress) katering ibiltariko postu bat eraikitzea
  • Metalezko lokomotora egin gaztainak saltzeko posturako.
  • Erakusketa-etxola eta informazio-puntua.
  • ZAWPerako (Zorrotzaurre Art Work In Progress) atari mugikorra diseinatzea eta eraikitzea
  • Xaflak eta material metalikoak kargatzeko eta deskargatzeko gailua.

Egiteko moduak

Ziklo hau presentziala da. Ikas-ekinezko heziketa modalitatean egin daiteke zikloa, ikastetxean egiten den prestakuntza eta titulazioarekin lotutako enpresa batean egiten den benetako lana txandakatuz.

Ziklo hau 3 urtez ere egin daiteke, eskaintza partzialaren bidez. Modalitate honek zikloko moduluak 3 ikasturtetan zehar banatzen ditu, 2 ikasturtetan banatu beharrean, eta arratsaldez ematen da. Horri esker, ikasketak beste konpromiso batzuekin – lanpostu batekin, adibidez – hobeto uztartzen dira.

Ikasten jarrai dezakezu

Erdi-mailako ziklo hau amaitu ondoren, zure prestakuntzarekin jarrai dezakezu prestakuntza-arlo bereko edo antzeko sektore bateko goi-mailako edo erdi-mailako LHko beste ikasketa batzuekin.

Departamento Fabricación Mecánica - FP Barakaldo LH

Soldadura eta galdaragintza (EM)
Fabrikazio Mekanikoa

Departamento Electricidad y Electrónica - FP Barakaldo LH

Automatizazioa eta robotika industriala (GM)
Elektrizitatea eta Elektronika

Departamento Edificación y Obra Civil - FP Barakaldo LH

Eraikuntza-proiektuak (GM)
Eraikuntza eta Obra Zibila


Unibertsitatea


Espezializazio-
ikastaroa

Lan egin dezakezu

Barakaldoko LHn lan-munduan sartzen laguntzeko tresnak eskaintzen dizkizugu.

Gure lan-poltsak gure ikasle eta ikasle egresatuak gure inguruko enpresetara hurbiltzea du helburu, eta IkasEnplegu lan-poltsak LHko lan-eskaintza espezifikoak biltzen ditu.


Inlan
Barakaldoko LHko lan-poltsa


IkasEnplegu
Ikaslan Bizkaiko lan-poltsa

Ziklo honi buruz gehiago jakin nahi duzu?

Eraikuntza metalikoak irudietan

Barakaldo LHn soldadurako eta galdaragintzako ikasgelak eta tailerrak ditugu, ikasleak metalezko eraikuntzen industriak gaur egun eskatzen dituen gaitasunetan prestatzeko. Gaitasun horiek gero eta lotuago daude CAD softwarearekin, zenbakizko kontrolarekin, robotekin eta beste sistema automatizatu batzuekin. Gure ikasgelek eta tailerrek mota askotako instalazioak dituzte metalezko egiturak eta produktuak eraikitzeko:

  • Elektrodo estali bidezko arku elektrikozko soldadura-tresneria.
  • Babes-gasa (MIG/MAG) duen arku elektrikoko soldadura-tresneria.
  • Babes-gasa (TIG) duen arku elektrikoko soldadura-tresneria.
  • CNC plasma bidez ebakitzeko makinak.
  • Kurbatzeko makinak, tolesteko makinak, zizailak eta zulatzeko makinak.
  • Soldadura-robota.
  • 3D inprimagailuak.
  • Zerra automatikoak.

Gainera, planoak 3Dren bidez diseinatzeko software eguneratua dugu Autodesk edo SolidEdge eta 2Dkoa AutoCADekin, baita zenbakizko kontroleko softwarearen bidez kontrolatutako ebaketa-makinak eta simulagailuak ere.

Laneratzea

Laneratzea Okupazio tasa
Enplegu egonkorra duten pertsona landunak

Lotutako enplegua duten pertsona landunak
Lanaldi osoko enpleguarekin diharduten pertsonak