Zer da Zereginen Ikaskuntzarako Gela?

Zereginen Ikaskuntzako Gela (ZIG) prestakuntza-modalitate bat da, hezkuntza-premia bereziak dituzten gazteak prestatzea helburu duena, bizitza aktibora eta heldutasunera igarotzea ahalbidetuz, gaitasun soziolaboralak ikasiz.

Nor sar daiteke ZIGn?

Desgaitasun-ziurtagiria duen edozein ikasle eta 16 urteko adina.

Zenbat irauten du prestakuntza honek?

ZIGak 4 urteko iraupena du, 16 urtetik 20 urtera. Prestakuntza bi urteko bi ziklotan egiteko diseinatuta dago, baina ikasle bakoitzaren ezaugarrien eta bilakaeraren arabera malgutu daiteke.

Zer ziurtagiri lortzen da ZIG amaitzean eta zer egiaztatzen du?

ZIG amaitzean, ikasle bakoitzak ziurtagiri bat jasoko du, datu pertsonalak, modalitate horretako prestakuntzaren hasiera- eta amaiera-datak, ikastetxean eta lantokiko prestakuntzan eskuratutako lanbide-gaitasunak eta, hala dagokionean, egin duen lanbide-espezialitatearekin lotutako ikaskuntza espezifikoak jasotzen dituena. Horrela, ikasleek berariazko ikaskuntzak egiaztatzen dituen dokumentu bat jasoko dute.

Zergatik aukeratu Barakaldo LHII?

Barakaldo LHko Zereginen Ikaskuntzarako Gelan, lan egiteko modua ikasle bakoitzaren ikaskuntza-prozesura egokitzeko konpromisoa daukagu. Horretarako, ikasleei bere hazkunde-prozesuan laguntzen diegu, bern motibazioak eta beharrak hautemanez, ingurune egokitu batean aurrera egiten jarrai dezaten.

Gure Zereginen Ikaskuntzarako Gelaren metodologiak ezaugarri hauek ditu:

  • Bana-banakoa da: edukiak pertsona bakoitzaren aldez aurreko ezaugarrietara eta ezagutzetara egokituko dira une oro, haien garapena erreferentziatzat eta abiapuntutzat hartuta.
  • Funtzionala eta esanguratsua da: ikasleen interesetan eta lehentasunetan zentratzen gara, ikasitakoaren erabilgarritasuna ziurtatuz.
  • Zailtasunean mailakatua da, irakaskuntza oinarrizkoagoetatik abiatuta, ondoren ezagutza konplexuagoak garatzeko.
  • Parte-hartzailea da: ikaskuntza-egoerak sustatzen ditugu, lan autonomoko ohiturak garatuz eta haien eskolako eta gizarteko erantzukizuna indartuz.
  • Globalizatua da: ikasgelan egiten diren jardueren helburua ikasleen gaitasunak garatzea da, hainbat ikaskuntza-eremutan.

Barakaldo LHIIn Zereginen Ikaskuntzarako Gelan lan egiten dugun instalazioek hainbat ikaskuntza-eremu hartzen dituzte barnean, norberaren zaintzarako eta lan-bizitzarako gaitasun balioaniztunak eta praktikoak garatzeko helburuarekin. Hauek dira ikastetxean ditugun espazioak:

  • Administrazio-zeregin osagarrien gela.
  • Etxeko lanen gela eta garbiketa.
  • Informatika-gela.
  • Sukaldaritzako eta gozogintzako lantegia.
  • Manipulazio-jardueren lantegia.
  • Kirol-jardueretarako gela eta frontoia.
  • Hiri-baratzea duen terraza.

Barakaldo LHIIn, erakunde eta lantoki egokituen laguntza dugu, hala nola Usoa, Lantegi Batuak edo Gallarreta, bai eta desgaitasun intelektuala duten pertsonen enplegua sustatzen duten beste enpresa batzuena ere, hala nola Gasca edo Carrefour. Lankidetza horiei esker, ikasleak lan-mundura hurbildu daitezke, haien beharretara egokitzen diren baldintzetan..

Era berean, desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzuak ematen dituzten fundazio eta elkarteen laguntza dugu: Euskal Autonomia Erkidegoko Down-en Sindromearen Fundazioa, Apnabi, Gorabide, Bidaideak, De la Señora zentroa, Ranzari, Miranda fundazioa eta ADECCO fundazioa.

Prestakuntza-ibilbidea

Oinarrizko ikaskuntzak

Lehen zikloa

  • Iraupena: 2 urte

  • Adina: 16-18 urte

  • Hizkuntza: gaztelania

  • Prestakuntza esparruak:

    • Komunikazioa eta ordezkaritza
    • Autonomia pertsonala
    • Gizarte trebetasunak eta gizarteratzea
    • Lanerako orientazioa
  • Emaitzak

    Ikasleek autonomiarekin eta gizarte- eta komunikazio-trebetasunekin lotutako oinarrizko gaitasunak eskuratzen dituzte inklusiorako, eta lanbide-jarduera gauzatzeko prestatzen dira, betiere ikasle bakoitzaren gaitasunetara egokituta.

Ikaskuntza espezifikoak

Bigarren zikloa

  • Iraupena: 2 urte

  • Adina: 18-20 urte

  • Hizkuntza: gaztelania

  • Prestakuntza esparruak

    • Oinarrizko prestakuntza: autonomia pertsonala eta komunikazioa.
    • Lan- eta tutoretza-orientazioa.
    • Lanbide-ikaskuntza espezifikoak.
    • Prestakuntza-aldia lantokietan (enplegu bereziko zentroak, okupazio-zentroak edo enplegu arrunta).
  • Emaitzak

    Ziklo honek ikasleen oinarrizko prestakuntza osatzen du, autonomiari eta gizarteratzeari dagokienez, eta gaitasun profesionalak ikasiz lan-bizitzan sartzeko gaitzen ditu. Gainera, ziklo honek lantokiko prestakuntza-aldi bat barne hartuko du, ikasle bakoitzaren beharretara eta aukeretara egokituta.

Zereginen Ikaskuntza Gela irudietan

Zereginen ikaskuntza gelari buruz gehiago jakin nahi duzu?