Barakaldo LHn, metalmekanikaren sektorean karrera gara dezakezu, metalen eta beste material batzuen eraldaketa menderatuz, 4.0 industriarako piezak, produktuak eta makineria sortzeko. Gure irakasle-taldeak mekanizazio konbentzionala eta zenbakizko kontrol bidezkoa (CNC), ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM), ordenagailuz lagundutako diseinua (CAD) edo automatismoen eta roboten programazioa egin ahal izateko prestatuko zaitu.
Gure mekanizazio-tailerrek makina-erreminta modernoenak dituzte: tornuak eta fresatzeko makina konbentzionalak, mekanizazio-zentroak eta zenbakizko kontroleko tornuak, artezteko makinak, hari eta sartze bidezko elektrohigadurako makinak, robotak, etab. Horrela, ikasleek piezak diseinatzen eta horiek fabrikatzeko beharrezko diren prozedurak egiten ikasiko dute.
![ProgramacióndelaProducciónenFabricaciónMecánica-FP_Barakaldo_LH-2 Programación de la producción en fabricación mecánica FP Barakaldo LH-2](https://fpbarakaldolh.eus/wp-content/uploads/2023/02/ProgramaciondelaProduccionenFabricacionMecanica-FP_Barakaldo_LH-2-1024x683.jpg)