Eskaintza partziala prestakuntza-modalitate bat da, erdi- edo goi-mailako modulu bat egiteko aukera ematen diena ikasleei, ohikoa baino ikasketa-plan luzeago batean. Lan- edo kontziliazio-arrazoiengatik heziketa-zikloak modu arruntean egin ezin dituzten pertsonei zuzenduta dago prestakuntza hau, eta arratsaldez eta aurrez-aurre ematen da. Barakaldoko Lanbide Heziketako ikastetxean modalitate horretako zikloak eskaintzen ditugu, zure bizitza eta ikasketak bateratu ahal izan ditzazun

Prestakuntza hori jasotzeko, 18 urte izan behar dira, eta erdi- edo goi-mailako ohiko maila batean sartzeko baldintza berberak bete behar dira.

Honako hauek dira eskaintza partzialeko aukera duten Barakaldo LHIIko heziketa-zikloak:

Soldaduraren eta galdaragintzaren eskaintza partziala

Soldadura-y-Calderería-FP-Barakaldo-LH-4
  • Familia: Fabrikazio mekanikoa

  • Erdi Maila

  • 3 urte (2.000 ordu)

  • Arratsaldekoa: A eredua

Soldaduraren eta galdaragintzaren eskaintza partziala

1. Ikasturtea
ModuluakOrduak
Giro naturaleko soldadura264 o.
Interpretazio grafikoa132 o.
Metrologia eta saiakuntzak132 o.
Enpresa eta ekimen sortzailea63 o.

 

2. Ikasturtea
ModuluakOrduak
Trazadura, ebaketa eta konformazioa264 o.
Mekanizazioa165 o.
Laneko prestakuntza eta orientabidea105 o.

 

3. Ikasturtea
ModuluakOrduak
Giro babestuko soldadura231 o.
Muntaketa231 o.
Ingelesa33 o.
Lantokiko prestakuntza380 o.

Soldaduraren eta galdaragintzaren eskaintza partzialari buruz gehiago jakin nahi duzu?

Metal-eraikuntzen eskaintza partziala

Construcciones metálicas-FP Barakaldo LH-2
  • Familia : Fabrikazio mekanikoa

  • Goi Maila

  • 3 urte (2.000 ordu)

  • Arratsaldez: A eredua

Metal-eraikuntzen eskaintza partziala

1. Ikasturtea
ModuluakOrduak
Metal-eraikuntzen prozesuen definizioa165 o.
Metal-eraikuntzen mekanizazio-, ebaketa- eta konformazio-prozesuak198 o.
Metal-eraikuntzen lotura- eta muntaia-prozesuak198 o.

 

2. Ikasturtea

ModuluakOrduak
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa165 o.
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen-babesa165 o.
Laneko prestakuntza eta orientabidea99 o.
Ingeles teknikoa40 o.
Metal-eraikuntzen proiektua50 o.
Lantokiko prestakuntza360 o.

 

 

3. Ikasturtea
ModuluakOrduak
Metal-eraikuntzen diseinua280 o.
Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa100 o.
Produkzioaren programazioa120 o.
Enpresa eta ekimen sortzailea60 o.

 

Gehiago jakin nahi duzu Metal-eraikuntzen eskaintza partzialari buruz?

Erizaintzako zaintza osagarrien eskaintza partziala

Cuidados Auxiliares de Enfermería-FP_Barakaldo_LH-3
  • Familia: Osasungintza

  • Erdi Maila

  • 3 urte (1.400 ordu)

  • Arratsaldez: A eredua

Erizaintzako zaintza osagarrien eskaintza partziala

1. Ikasturtea
ModuluakOrduak
Erizaintzako oinarrizko teknikak370 o.
Osasuna sustatzea eta pazienteari laguntza psikologikoa ematea90 o.
Kalitatea eta etengabeko hobekuntza40 o.
2. Ikasturtea
ModuluakOrduak
Ospitaleko higienea270 o.
Laguntza odontologikoko teknikak90 o.
Administrazio-eragiketak80 o.
Lan-inguruneko harremanak60 o.
Laneko prestakuntza eta orientabidea60 o.
3. Ikasturtea
ModuluakOrduak
Lantokiko prestakuntza400 o.

Erizaintzako zaintza osagarrien eskaintza partzialari buruz gehiago jakin nahi duzu?

Patroigintzako eta modako eskaintza partziala

  • Familia: Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza

  • Goi Maila

  • 3 urte (1.400 ordu)

  • Arratsaldez: A eredua (17,30etatik 21etara, astelehenetik ostiralera)

Patroigintzako eta modako eskaintza partziala

Modulu (irakasgai) solteak eskaintzen dira

Urtero hainbat modulu eskaintzen dira; hala, 3 kurtsotan 1. eta 2. kurtsoko modulu guztiak osatzen dira. Moduluak gainditu ondoren, lantokiko prestakuntza eta proiektu-modulua egin daitezke (sektoreko lan-esperientzia bidez baliozkotu ezin bada, 4. urteko lehen hiruhilekoan egingo da).

Pertsona bakoitzak interesatzen zaizkion moduluak bakarrik egin ditzake, ez da nahitaezkoa eskainitako modulu guztietan matrikulatzea. 2023-24 ikasturtean modulu hauek emango dira:

  • Jantzigintza industrialeko produkzioa antolatzea.
  • Ehungintzako eta larrugintzako diseinuak aztertzea.
  • Prototipoak egitea.
  • Patroien industrializazioa eta eskalatzea.
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea.
  • Enpresa eta ekimen sortzailea.

Eskaintza partziala, 17:30etik 21:00etara, astelehenetik ostiralera.

Patroigintzako eta modako eskaintza partzialari buruz gehiago jakin nahi duzu?