Idazkaritzaren ordutegia

Urritik maiatzera

Astelehenetik ostegunera:
9:00 – 13:00 eta 15:00 – 18:00
Ostiraletan: 9:00 – 13:00

Ekainetik irailera

Astelehenetik ostiralera: 9:00 – 13:00

Abuztua

ITXITA, azken astean izan ezik

Hitzordua eska dezakezu Barakaldoko LHko idazkaritzarekin, gure webgunearen bidez ondoen datorkizun unean eta titulazioei, matrikulei, baliozkotzei eta beste prozedura batzuei buruzko zalantzak argituko dizkizugu.

Idazkaritzarekin harremanetan jarri nahi duzu?

Matrikula gauzatu ondoren, lanbide-moduluak baliozkotzeko eskatu ahal izango duzu. Horretarako, behar bezala betetako eskabide-orria eta dagokion ikasketa-ziurtagiria aurkeztu beharko dituzu idazkaritzan.

Moduluen baliozkotzeak.
Zikloko orrialdeetan («Ikasketak > heziketa-zikloa aukeratu» menua), «Prestakuntza-plana > Baliozkotzeen zerrenda» atalean, pdf bat erantsi da. Bertan, zikloko moduluren bat baliozkotzea eragiten duten prestakuntza akademikoa eta/edo lan-esperientziaren egiaztagiriak adierazten dira.

Baliozkotzearen ondorioak:
Baliozkotutako lanbide-moduluak, batez besteko nota lortzeko, baliozkotzeko aurkeztutako lanbide-moduluan eskatzaileak lortutako notarekin kalifikatuko dira.

Batez besteko nota kalkulatzeko, ez da baliozkotzerik kontuan hartuko unibertsitate-ikasketak eta hizkuntzen edo gaitasun-unitateen egiaztagiriak aurkezten direnean.

2015-2016 ikasturtearen ondorengo ikasturteetan EAEn ikasketak amaitu dituzten ikasleek Ikasgunean eskatu behar dituzte espediente akademiko eta ziurtagiriak..

Aurreko ikasturteetan amaitu bazenuen, gure ikastetxean eska ditzakezu e-mailez edo telefonoz.

secretaria FP Barakaldo LH-2

Kontaktua

E-mail: info@fpbarakaldolh.eus
Tlf: 944 18 02 66
Faxa: 944 18 93 27

Helbidea

Aldapa Kalea, 3B,
P.K.: 48901
Barakaldo, Bizkaia