Barakaldo LHn, osasun-arretako profesional gisa gara zaitezke, eta komunitateen osasuna eta ongizatea bermatzen dituen sektorearen ezinbesteko zati izan zaitezke. Gure irakasle-taldeak erizaintzan, aho-hortzen higienean edo dietetikan lan egin dezazun prestatzen zaitu.

Gure tailerrak sektorean zabalki erabiltzen den materialez hornituta daude, eta benetako osasun-zentroak simulatzen dituzte. Horietan, ikasleek proiektu praktiko gisa planteatzen ditugun kasu klinikoei aurre egiten diete.

Cuidados Auxiliares de Enfermería-FP_Barakaldo_LH-4

Gure mintegiko zikloak

Albisteak eta ekitaldiak – Osasungintza

Proiektuak – Osasungintza

Ohiko galderak

– Noiz izango da matrikula egiteko epea?
Gure web orrian argitaratuko da data.

– Noiz izango da Libreko deialdietara matrikulatzeko epea?
Gure web orrian argitaratuko da data.

– Noiz izango dira eskolako Ate Irekien jardunaldiak?

  • Ahoaren eta hortzen higienea (GM): Martxoak 25 (asteazkena) eta apirilak 28 (asteartea) 12:00etan eta 17:00etan.
  • Dietetika (GM): Apirilak 28, asteartea, 16:30etan.
  • Erizaintzaren laguntza osagarriak (EM): Martxoak 24 (asteartea) eta apirilak 29 (asteazkena) 16:30etan.

– Zeintzuk dira matrikula egiteko baldintzak?
Idazkaritzan galdetu matrikularen inguruko zalantzak.

– Zikloari buruzko informazioa nahi dut.
Informazio guztia gure web orrian dago.