LH Barakaldo izan da SACEN: SMART CABINET enpresaren telekomunikazio-azpiegitura autojasanak bisitatu dituen lehena. Instalazio horiek telefonia mugikorreko estazioen inpaktu bisuala murrizten dute eta muntatzeko eta mantentzeko arriskuak minimizatzen dituzte, eraginkortasun energetikoan aitzindariak izateaz gain.
Telekomunikazio eta Informatika Sistemen Goi Mailako lehen mailako ikasleek bertatik bertara ezagutu dituzte etorkizuneko instalazioak, lan-merkatuan sartzean aurkituko dituztenak.
Gainera, ekintzailetza-foro batean parte hartu dute. Foro horretan, beren ideietan sinestera animatu dira, eta beren proiektuak maila instituzionalean gauzatzeko orientazioa eman zaie.