Barakaldo LHko Etengabeko Ikaskuntzako Zerbitzua Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatzen du, eta Ikaslan Bizkaia LHko ikastetxe publikoen sareak ematen du.

IkasBizi izenez ere ezagutzen den zerbitzu honen helburua bizialdi osoko ikaskuntza bultzatzea da, prestakuntza-ekimen guztiak herritarrei hurbilduz, hala nola, ziurtagiriak edo akreditazioak lortzeko ikaskuntza formalak eta enplegagarritasuna edo aisialdia hobetzeko prestakuntzak.

Nori dago zuzenduta?

Herritar guztiei: jarduneko profesionalei, langabezian dauden pertsonei, ikasleei, pentsiodunei, migratzaileei…

Barakaldo LHko zerbitzuak Barakaldo-Sestao eskualdean egiten du lan. Eskualdean eskuragarri dauden prestakuntza guztiei buruzko informazioa ematen dizugu eta eskaerei erantzuteko prestakuntza-ekintzak sortzen saiatzen gara.

Zer eskaintzen dugu?

Edozein prestakuntza-jarduerari buruzko doako informazio eta aholkularitza pertsonalizatua: titulu ofizial bat lortzea (DBH, Lanbide Heziketa, unibertsitate-ikasketak, masterrak eta graduondokoak), homologazioak, enplegurako prestakuntza eta zure intereseko edozein ikastaro, hitzaldi, tailer ala mintegi.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera
10:00 – 14:00

Non gaude

Aldapa Kalea, 3B,
48901 Barakaldo
Bizkaia

Jarri harremanetan Etengabeko Ikaskuntzako Zerbitzuarekin