Barakaldo LHn, ekintzailetzaren balioa gure ikasleekin partekatu nahi dugu eta horregatik, enpresa-ideiak garatzen eta enpresak sortzen laguntzen diegu, formakuntzan zehar edo ikasketak amaitutakoan.

Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako eta Tknika zentroak koordinatutako Urratsbat programa dugu. Programa honen bidez, aholkularitza ematen dugu, eta proiektuen hasierako faseetan Barakaldo LHIIko tresnak eta espazioak erabiltzeko aukera ematen dugu.

Urratsbat programa

Zer eskeintzen du?
  • Enpresa-munduari lotutako erakunde batek ekintzaileari aholkularitza integrala emateko zerbitzua.
  • Ikastetxean behar bezala hornitutako bulego bat erabiltzeko aukera, funtzionamenduko lehen hilabeteetan behar den lana egin ahal izateko.
  • Zentroko instalazioak erabiltzeko aukera, adibidez, tailerrak, enpresa edo produktua merkaturatzeko fasean.
  • Enpresaren jarraipena. Proiektua abian jarri ondorengo hilabeteetan tutorizatzea, ezarritako helburuak betetzen direla egiaztatuz eta planteatutako zalantzak argituz.
Nor sar daiteke Urratsbat programan?
  • Lanbide heziketako erdi-mailako eta goi-mailako zikloak egiten ari diren ikasleak.
  • Ikastetxeko ikasle ohiak.
  • Arautu gabeko prestakuntza-ikastaroen edo prestakuntza ez-presentzialaren bidez Barakaldoko LHrekin harremana duen edonor.

Barakaldo LHn sortutako enpresak