Barakaldo LHIIn konpromiso argia dugu gure zentroa nazioartekotzeko.

Erasmus+ programaren barruan funtsezkoak diren hainbat ekintzatan parte hartzen dugu; horri esker, irakasleen eta ikasleen mugikortasuna sustatzen dugu Europar Batasuneko herrialdeen artean eta Europako proiektu estrategikoak garatzen ditugu.

Barakaldo LHko ikaslea bazara,  atzerrian praktikak egiteko Erasmus+ beka lortzeko aukera kontsultatu eta zure eskaera kudeatzeaz arduratuko gara.

FORMAZIO-PRAKTIKAK EUROPAN

Erasmus+ programaren bidez, erdi-mailako edo goi-mailako zikloetako ikasleek Europako enpresetan prestakuntza-egonaldia egin dezakete.

Beka bat eskatu nahi baduzu, hauek dira jarraitu beharreko urratsak!

  • Graduko lehen mailako modulu guztiak gainditu.

  • Informazio-bileretara joan (2. maila egiten duzun urteko irailean).

  • Eskabidea adierazitako epean eta moduan formalki egin.

  • Hautaketa-prozesuan parte hartu.

  • Gogoak, programarekiko interesa eta lanarekiko jarrera ona erakutsi.

Erasmus+i buruz zalantzarik duzu?