Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Lanbide Heziketaren Ezagutzaren Euskal Institutuaren (EEI) bitartez, prozedura bat jartzen du herritarren eskura lan-esperientziaren edo prestakuntza-bide ez-formalen bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak onartzeko..

Egiaztapen-prozesu honek Lanbide Heziketako Modulu-katalogoan zehaztutako lanbide-kualifikazioei dagozkien gaitasun-unitate gisako onarpen ofizialak lortzeko modu bat eskaintzen du, prestakuntza-arlo bakoitzeko.

Abantailak

Edozein pertsonarentzat

Langilea bazara edo langabezian bazaude, zure kualifikazioa hobetu dezakezu eta lanbide arautuetara edo lanbide-txartel ofizialetara sarbidea lortu.

Prestatzen jarraitzeko eta Ziurtagiri Profesionalak lortzeko ateak ere irekitzen zaizkizu.

Enpresentzat

Prozedura honek kualifikazioa handitzen du eta zure plantillaren garapena sustatzen du, enpresak nahi dituen kualifikazioak lortzeko prestakuntza-planak sortzeko aukera emanez.

Egiaztatu zure gaitasunak Barakaldo LHn

Barakaldo LHk, Lanbide Heziketako ikastetxe publikoa den aldetik, lan-esperientziaren edo arautu gabeko prestakuntzaren egiaztagiriak lortzen lagundu ahal dizu, eta hemen jaso ahal izango dituzu Lanbide Heziketako Sailburuordetzak emandako ziurtagiriak.

  • Eman izena EEIn egiaztatzeko prozeduran, beherago ematen ditugun estekekin

  • Aholkularitza pertsonalizatua jasotzen duzu inskripzioari eta egiaztatu nahi duzun gaitasunari buruzko dokumentazio guztia aurkezteko.

  • Kasua aztertu ondoren, zure konpetentzia profesionala ebaluatu eta egiaztatuko da, eta gaitasun-probak egin ahal izango dira frogatu gabeko konpetentzia-atalak lortzeko (aukera hori ebaluatzailearen esku geratuko da).

Lanbide-arloen araberako kualifikazioak

Konpetentzia-atalak egiazta ditzakezu EEIn lan-esperientzia aurkeztuz, eta lanbide-kualifikazioak lortzera irits zaitezke, dagozkion unitate guztiak egiaztatzen badituzu.

Akreditaziorako aurkeztu beharreko dokumentuak

EEIren webgunean gaitasun profesionalak egiaztatzeko aurkeztu beharreko dokumentazio guztia aurkituko duzu, bai eta akreditazioak eskatzeko prozedurari buruzko informazio gehiago ere.

Akreditazio-prozesua amaitu ondoren, Barakaldo LHn hainbat prestakuntza-modalitate eskaintzen dizkizugu, frogatu gabeko gaitasun-unitateak lortu ahal izateko: