
Gure erakundean, prestakuntza-zikloen arteko tailerren trukea antolatu dugu, gure ikasleak aktiboki inplikatuz. Ekintza berritzaile honen helburua ziklo bakoitzeko ezagutza eta praktiken eta eguneroko bizitzako jardueren artean loturak ezartzea da. Eduki akademikoen transmisio hutsetik haratago, historikoki maskulinotzat eta femeninotzat jo izan diren zikloen artean lotura esanguratsuak sortu nahi ditugus.
Truke horren helburua ez da soilik aurrez ezarritako oztopoak eraistea, baizik eta ezagutza guztiak bizitzako hainbat esparrutarako funtsezkotzat onartzea eta balioestea. Gure asmoa genero-rolen pertzepzio tradizionalari aurre egitea eta diziplina eta trebetasun guztiek pertsonen garapen integralean duten garrantzia nabarmentzea da.
Jakin badakigu erronkaren tamainarekin alderatuta gure ekimena txikia dela, baina urrats txiki bakoitzak balio duela uste dugu.


