Duela gutxi, Soldadura eta Galdaragintza erdi-mailako lehenengo urteko ikasleek ARCELORMITTAL multinazionala bisitatu zuten, Etxebarrin (Bizkaia). Eztainuz eta kromoz estalitako altzairuzko bobinak fabrikatzen espezializatzen da enpresa hori, batez ere elikagaien sektoreko ontziak eraikitzeko.
Bisitan, fabrikazio prozesu osoa ikusi genuen. Horri esker, zehatz mehatz ulertu ahal izan genuen karbono-altzairua zelan bihurtzen den elikagaiak erabiltzeko ontziak fabrikatzeko altzairu batean.
Bisita nabarmendu genukeen zati bat altzairuzko bobinei eztainuzko eta kromozko estaldurak nola aplikatzen zaizkien hurbiletik ikustea izan zen, elikagaien ontzien iraunkortasuna eta segurtasuna bermatzeko prozesu erabakigarria.
Eskerrik asko ARCELORMITTALi bere instalazioak bisitatzen uzteagatik, baina, batez ere, gure ikasleei hainbeste arreta eskaintzeagatik eta asko erakusteagatik. Dudarik gabe, esperientzia garrantzitsua izan da.