Aurten berriz ere Bizitu Elkarteko bi ordezkari izan ditugu Genero Berdintasuna-sustatzea zikloan. Indarkeria matxista mota oro identifikatu eta desagerrarazteko helburuarekin, BIZITUn bi ildo paralelotan lan egiten dugu. Alde batetik, indarkeria matxistaren biktima diren eta bizirik iraun duten emakumeak babesten ditugu, eta haiekin elkarlanean aritzen gara haien ahalduntze indibidualeko eta sozialeko prozesuan.
Hitzaldia aurretik Berta Gaztelumendiren “Volar” dokumetala ikusi genuen. Beraien hitzaldiarekin aurreiritziak landu eta genero indarkeria beraien gorputzetan pairatu duten emakumeek bizi dituzten oztopoak gertutik ezagutu genituen. Mila esker Inma eta Marga!
Elkarteari buruzko informazio gehiago nahi izatekotan @bizituelkartea kontua jarraitu dezakezue.