Urriaren 16an, Komunikazio bitartekotza zikloko 1go eta 2. mailako ikasleek Sara Crespo-ren bisita jaso zuten. Gaur egun, Sara, gor-itsuei ikusgarritasuna emateko, Espainia zeharkatzen ari da Sordociega en Ruta proiektuarekin. Proiektua Espainian zehar ibiltzean datza, bere autokarabana, Kalish txakur gidaria eta txofer baten laguntzarekin. Pertsona gor-itsuen egoera ezagutzeko hitzaldiak eta tailerrak eskaintzea eta enpatia sustatzea ditu helburu.
Ikasleek aukera paregabea izan dute gor-itsu baten bizipenak eta esperientziak ikasteko eta bertatik bertara ezagutzeko.
Mila esker guztiagatik, Sara!
Sordociega en ruta-ren Instagram-a