Lehenengo mailako Soldadura eta galdaragintza zikloko ikasleek Aceros Inoxidables Olarrarekin topaketa izan dute ikasgelan, Industria Erronka proiektuaren barruan. Proiektu hori Bizkaiko Metal Enpresen Federazioak (FVEM) antolatu du, prozesuak, produktuak eta proiektuak bertatik bertara ezagutzeko, eta, hala, STEM bokazioak sustatzeko. FP BARAKALDO LH-k proiektu honetan parte hartzen du, beste 67 ikastetxe eta lanbide-heziketako zentrorekin batera. Proiektu honi buruzko eguneratze guztiak webgunearen eta sare sozial propioen bidez egin ditzakezu:
- Web orrialdea: industriaerronka.eus.
- Instagram: @industriaerronka.