🟣Azaroaren 25a, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna da eta Barakaldo Lanbide Heziketa Ikastetxean 📢 jarduera-programa 📢 prest daukagu.
Animatu eta parte hartu!
Jarduera-egitaraua
Biolentziaren ispilua: murgiltze tailerra
Ekitaldia areto nagusian
Azaroak 25ean, astelehena, 14:15ak eta 14:45ak bitartean, Laura Cantarino eta Raquel Vázquez-en eskutik (FP Barakaldoko LHko irakaslea eta ikaslea) ekitaldi bat ospatuko da areto nagusian.
Zentruko pertsonal guztia gonbidatuta zaudete eta ikaslegoari ere ikuskisunera laguntzera animatzen zaituztegu.
Bertan ikusiko gara!
Ikasleekin lantzeko ariketa proposamena
Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean, zuen ikasleekin lanketa bat egin nahi baduzue, ariketa sinple eta oso interesgarria proposatzen dizuegu.
FP BARAKALDO LH-ko, Genero-berdintasuna sustatzea zikloko ikasleek guretzat sortu duten proposamena da eta Baloreak 4.0-tik eskeintzen dizuete:
1. Sexu baimena te kikara batekin azaldua (2 min. 50 seg.) bideoa ikusi:
2. Zuen artean bertan ikusitakoaz eztabaidatu.
3. Gurutzegrama osatu: bideoan azaltzen diren hitz gakoen glosario bat da eta definizioetatik abiatuz hitzak topatu behar dira.
4. Gaiarekin loturiko zenbait baliabideekin osatutako kartela aurkeztea.
Modu erraz eta eraginkorra iruditzen zaigu gure ikasleen artean egun seinalatu honen garrantzia azpimarratu eta balioak lantzen jarraitzeko.
Ariketa hau FP Euskadiko ikasle eta irakasle guztiei irekita dago.
Animatu zuen ikasleekin praktikan jartzera!