Pasadan abenduaren 3an, Aniztasun Funtzionalaren Nazioarteko Eguna dela eta, Komunikazio bitartekaritza zikloko ikasleek Zeinu Dantza eta Kultura Inklusiboaren tailerraz gozatzeko aukera izan zuten.
ARYMUX konpainiako Rakelek eskainitako tailer honen bidez, gorputz eta emozioen bidezko adierazpena lantzeko baliabideak landu zituzten.
Mila esker zure ekarpenengatik. Plazer handia izan da!
Mundu inklusiboago bat eraikitzen diardugu!