Monte Albertia, Mendizabala eta Barakaldo Lanbide Heziketako ikastetxeetako Irudi pertsonalaren eta korporatiboaren aholkularitza zikloko irakasleek, ekitaldien kudeaketari buruzko ikastetxeen arteko prestakuntza aberasgarrian parte hartu dute 🎤🎨.
Jarduera, kultur erreferentea eta ZAWPeko eta hACERIA Arteak elkarteko arduraduna den, Manu Gómez Álvarezek zuzendu du eta FP Barakaldo LHren batzar gelan egin da.
Jardunaldian zehar, irakasleek taldean lan egin dute, lankidetza-ingurune batean ideiak eta esperientziak partekatuz. Ekimen horrek funtsezko trebetasunak garatzen lagundu du, hala nola berrikuntza, komunikazio eraginkorra eta diziplina arteko lankidetza.
Horrelako ekimenek ikastetxeen konpromisoa indartzen dute kalitatezko eta kultura- eta gizarte-ehunari lotutako Lanbide Heziketarekin.