Genero-berdintasuna sustatzea zikloko 1go mailako ikasleak eta irakasleak Pikara Magazine-ra hurbildu gara haien lana ezagutzeko. Bisitan, aldizkariaren ibilbidea kontatu digute eta haien lanaren oinarriak erakutsi dizkigute. 📰✨
Pikara Magazine aldizkari digitala da, teoria eta praktika feminista zabaltzen duena, genero ikuspegia bere kazetaritza-lanean txertatuz. Kazetaritza feminista aurrera eramateko sare handi bat sortu dute eta Bilbon sortutako proiektu eraldatzaile honek Latinoamerikan duen eraginaz informatu gaituzte. 🌍💪
Zuekin une bat partekatzea plazer bat izan da! 😊