Urtero bezala, atsegin handiz hartu ditugu Conchi, ALCER elkarteko ordezkaria, Monica eta Araitz Basurtuko eta Gurutzetako ospitaleetako transplanteen koordinatzaileak. Beraien bisita, beste behin ere, zirraragarria eta aberasgarria izan da gure ikasleentzat.
ALCER (Giltzurruneko Gaixotasunen Aurkako Elkartea) etengabe ari da lanean giltzurruneko gaixotasun kronikoa duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, eta organo-ematea sustatzen du, bizitzak salba ditzakeen elkartasun-ekintza gisa.
Hitzaldian zehar, prebentzioaren garrantzia, diagnostiko goiztiarra eta donazioaren eragin positiboa bezalako gaiak jorratu ziren. 💚
FP Barakaldo LHtik biziki eskertu nahi dugu egiten duten lana, 🙌
Eskerrik asko Conchi, Monica eta Araitz, inspirazio eredu zarete!