FP Barakaldoko LHko Erizaintzaren laguntza osagarriak zikloko ikasleek prestakuntza-esperientzia paregabea bizi izan dute, Marimar Osakidetzako erizainak emandako prestakuntzari esker 👩⚕️. Saio honetan, ebakuntza-gelako laguntzaileek betetzen dituzten funtsezko eginkizunetan sakondu da, eta hainbat alderdi jorratu dira, hala nola tresneria prestatzea, talde medikoari laguntzea eta ebakuntza ondoko zaintza.
Osasungintza mintegitik eskerrak ematen dizkiogu Marimarri bere inplikazio eta profesionaltasunagatik, eta lanean jarraitzen dugu gure ikasleak osasun-sektoreko tresna eta esperientzia onenekin presta daitezen 💙.