Pasadan maiatzaren 12an, Soldadura eta galdaragintza zikloko 1. mailako ikasleek, Zierbenan dagoen eta sektore eolikoan liderra den Haizea Bilbao bisitatzeko aukera izan zuten. Haize-dorreen eta offshore zimentazioen fabrikazioan espezializatua den Haizeak, 1.000 atal baino gehiago ekoitzi ditu 2018az geroztik eta Europako erreferente bihurtu da.
Bisitan, monopiloteak, trantsizio-piezak eta 11 metro arteko diametroa duten dorreak eraikitzeko prozesua ezagutzeaz gain, sektoreak eskatzen duen magnitudea eta zehaztasuna deskubritzeko aukera izan genuen.
Esperientzia honi esker, ikasleek, erabateko hedapenean dagoen lan-merkatuan sartzeko prestakuntza teknikoak duen garrantzia ulertu ahal izan dute.







